EMAKUEAK DESBERDINAK GARA MIOKARDIO-INFARTUAREN AURREAN

Miokardio-infartua emakumeak hiltzeko lehen arrazoia da. Nahiz eta miokardio-infartu gehiago izan gizonen artean emakumeen artean baino, heriotza tasa handiagoa da emakumeen kasuan. Horren arrazoi bat honakoa da, emakumeok denbora gehiago ematen dugula laguntza eskatu arte, ez dakigulako zeintzuk diren emakumeon sintoma espezifikoak.

Bizkaiko Medikuen Elkargoak sustatutako Kanpaina honen helburuak honako hauek dira: emakumeek arrisku kardiobaskularrerako faktoreak zeintzuk diren hobeto jakitea, ohitura kardioosasungarriak hartzen dituzten emakumeen kopurua handitzea eta infartuaren sintoma atipikoak ezagutzera ematea, emakumeengan sarriago gertatzen baitira.

Ondoko mitoak agerian uztea dute helburu:

“Gaixotasun kardiobaskularra gizonen kontua da”

“Emakumeak hormonek babesten dituzte menopausia heldu arte”

Kanpainaren zabalkundea egiteko, sintoma tipikoak eta atipikoak azaltzen dituzten kartelak erabiliko dira. Izan ere, sintoma atipikoak emakumeengan sarriago gertatzen dira eta, askotan, infartua baino, antsietate arazoa dela pentsatzen dute emakumeek. Ondoko bideo honen modukoak ere izango dira eskuragarri: https://youtu.be/xgfoqyRoxCo

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8ko astean, Santurtziko Udalak jarduera batzuk antolatu ditu eta egitaraua eranskineko kartelean dago.

Martxoaren 6a nabarmentzekoa da Maider GalarragarenFeminidad consciente” hitzaldia, zeinen bidez ahalduntze kontzeptua eta “pertsonalki eta genero gisa gatibu gaituzten kateak deuseztatu behar ditugula” azalduko duen.

Martxoaren 7an, emakumeen historia ondo ezagutzen duen Arantza Pareja UPV/EHUko irakaslea izango dugu “Profesiones, oficios y tareas de las mujeres de Santurtzi” hitzaldia emateko. Horren bidez, gure herriko historian ahaztu diren emakumeen biografia eta jarduerak azalduko dizkigu.

Egun berean, berdintasu Itsasalde Pilota Taldeko emakumezko pilotarien naren aldeko literatuta debatea izango dugu Nadia Brouardelle eta Lydia Vázquez adituen eskutik, frantsesez eta gazteleraz, hizkuntza horiek landu nahi dituzten pertsonentzat egokia izan daitekeena.

Martxoaren 8an, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

Martxoaren 9an Moliendo café dantza ikuskizuna izango da Gernika parkean, Krego-Martín Dantza Taldearen eskutik. Jarraian, film feminista ikusteko aukera izango da Mamarigako Kulturgunean eta ondoren bideo foruma.

Azkenik, martxoaren 10ean, 12etan, emakume langileari egingo zaio omenaldia portuan Santurtziko Emakumeen Elkarte eta Taldeen eskutik. Serantes pilotalekuan Pilota Jaialdia izango da Itsasalde Pilota Taldeko emakumezko pilotarien eskutik.

BERDINTASUNA NIRE BAITAN ERE HASTEN DA

Emakundek 2017an Berdintasunerako gunea jarri zuen abian, eta jardueren artean autobus ibiltaria zegoen, zein abenduaren 11n Santurtzin izan zen.

Ikasleentzako hausnarketarako gunea da, berdintasun eta sexismoaren eta genero indarkeriaren kontrako borrokari buruz aritzeko. Interes handia du; izan ere, ikasle gazteen artean dauden jarrera sexisten kontra lan egin eta aipatutako indarkeria justifikatzeko edozein modu prebenitu behar da. Indarkeria hori, askotan, lagunak, janzkera edo mugikorra kontrolatuz hasten da. Beste batzuetan, ordea, beste jarrera edo etiketa batzuek mugatu, estereotipo bihurtu eta klonatzen dituzte emakume eta gizonak gure gizartean. Helburua honako hau da: ikasle bakoitzak bere izaera, ezaugarriak, desirak, egitasmoak eta abarrekoak ezagutu, onartu eta balioetsi behar ditu, bai eta nahi eta erabakitzen duen bezala bizitzeko, aldatzeko eta izateko eskubidea ere (beste edozein emakume eta gizonek bezala). San José de Calasanz ikastetxeko Heziketa Zikloetako ikasleak joan ziren arratsaldeko 3etatik 6etara gai horien gaineko prestakuntza jasotzera. Guztira 65 ikasle joan ziren (hiru gelatakoak).

Horren ondoren, herritarrek izan zuten gunean sartzeko aukera eta horrela, Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Berdintasun Zerbitzuaren laguntzaz Emakundek garatutako ekimenaren panel eta azalpenak ikusi ahal izan zituzten.