TEKNIKA HIPOPRESIBOA LANTZEKO TAILERRA

Asteartean arratsaldean, apirilak 21, eta gaur, osteguna, goizez hasi dira berriro Teknika Hipopresiboa lantzeko tailerrak.

IMG_20150423_111701

Mónica Iglesiasen gidaritzapean, 21 emakumek jarduera fisiko eta estetiko munduan iraultza sortzen ari den metodo hau ikasiko dute. Helburua pelbis-zorua hobetu eta sabelaldea argaltzea da. Izan ere, teknika honen sortzailea den Marcel Caufriezek salbealdeko perimetroa jaitsi eta hobekuntza fisikoa lortzeko metodoa aurkitu du, gernu-galerak, prolasoa, herniak, eta horrelako arazoak konpontzeko bidean jarriz.

Tailerrak bi hilabetez emango dira ordu erdiko saioetan.

Emakume eta Berdintasun Udal Zerbitzuko lokaletan izango dira.