EMAKUMEAREN GELA

Gaur, apirilak 22, Emakumearen Gelak aurten antolatu duen “Ezagutu zure sakelako telefonoa” izeneko bigarren Tailerra hasi da.

Conoce tu móvil 1

 

Guztira, zortzi emakume saiatuko dira lau saiotan zehar gaur egun ezinbesteko tokia duen gailuari etekin handiena ateratzen. Ikastaroan landuko diren gaiak anitzak dira, hala nola: nola bidali mezua, erantzuten, taldeak sortzen, argazkiak edota artxiboak atxikitzen, posta erantzuten eta musika entzuten ikasi.

Conoce tu móvil 3

 

EMAKUME ETA BERDINTASUN ZERBITZUA ETA EMAKUMEEN ELKARTEEKIN BILERA

Reunión 21abril 2015

 

Emakume eta Berdintasun Arloko Udal Zerbitzuko lokalean, Zerbitzu honen eta Emakumeen Elkarte eta Taldeen arteko bilera izan zen.

Bileran, AS.VI – Alargunen Elkartea, Mamarigako Emakumeen Kultura Zentroa, Gorantza-Osasunaren aldeko Emakumeak, Emakume Elkartuak, Santurtziko Abots Zuriak, Titiriteras Horteras, Tximista Emakume Taldea eta Joana Fernández “Al pasar la barca” antzerki taldekoa izan ziren.

Ordu bete luzez aritu ziren hainbat gaiez: lokalen hobekuntzez, tailerrez, Emakumearen Gelako ikastaro eta hitzaldiez, Elkarteen arteko Topaketaren egitarauaz, Emakume eta Berdintasuna Blogaren aurkezpenaz, Karaoke I. Lehiaketaz, martxoaren 8ko jarduerez eta galde-eskeez .

Bilera bukatutakoan, bertaratutako guztiek zituzten “etxerako lanak” eta hurrengo bilera maiatzaren 5ean, ordu berean, izango zela adostu zuten.

ELKARTEEN ARTEKO TOPAKETA

Apirilak 16a, Casa Torre Jauregian Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak-Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak eta Santurtziko Emakume Taldeek antolatutako Elkarteen arteko 4. Topaketa izan da.

Oraingo honetan Argitan Elkartea gonbidatu dugu, Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea.

Argitan 2 abril 2015

Elkarteko kide garrantzitsuak diren Karmelek eta Arantzak hainbat elkartetako ordezkariekin hitz egin zuten ordu eta erdi luzez. Hona hemen elkarteak:  Emakume Elkartuak, Sanpor, Mamarigako Emakumeen Kultura Zentroa, ASVI – Asociación de Viudas, Gorantza – Osasunaren aldeko Emakumeak, Promozionatutako Emakumeen Elkartea, Mirabuenoko ehoziri egileak  eta Extremadurako Etxeko emakumeak.

Topaketa hauen helburua ideiak partekatzea eta beste taldeek burutzen duten lana, estrategiak eta interesak ezagutzea da.

Hurrengo topaketa ekainaren lehen astean izango da.