Honelaxe egiten dio aurre Finlandiak eskola-jazarpenari eta ikasgeletako cyberbulling-ari
Informazio gehiago hemen
Honelaxe egiten dio aurre Finlandiak eskola-jazarpenari eta ikasgeletako cyberbulling-ari
Informazio gehiago hemen
Emakumeek bizitza osoan osasun ona izateko duten eskubidea giza eskubideen nazioarteko sistemak aitortzen duen giza eskubide unibertsala da. Bestalde, osasuna ez da berez biologikoa soilik, alderdi biopsikosozialekin lotuta dago eta zenbait faktorek dute horretan eragina: emakumeek gizartean betetzen duten tokia (osasunean erabakigarriak) eta aukera berdintasuna eskaintzen duen eta indarkeriarik gabeko bizimodu duina izateko baliabide material eta sinbolikoak izateko aukera, besteak beste. Bizimodu bat, zeinetan sexualitatea eta ugalketa askatasunez erabaki daitezkeen.
Makina bat emakumerentzat gaur egun ez da horrela gertatzen, bereziki txiro eta gazteentzat, beste emakume batzuk maite dituzten emakumeentzat, etorkinak edo euren herrialdetik alde egin behar izan dutenentzat, landa-eremu edo hirietako bazter-auzoetan bizi direnentzat, beste arraza edo etnia bateko emakumeentzat eta gaitasun desberdinak dituztenentzat, besteak beste. Eurentzat, diskriminazio, indarkeria eta bazterketaren arteko uztarketak orain arte lortutako giza-eskubideetatik urruntzen ditu, bereziki, osasuna izan eta eskubide sexualak eta ugalketarekin lotutako eskubideetatik.
Ezkerralde eta Meatzaldeko Emakumeen Elkarte eta Kolektiboek elkarretaratzea deitu dute gaur, 11:00etan hainbat aldarrikapen egiteko: aldian behingo azterketa ginekologiko prebentiboak eta osoak, ezgaitasunarekin lotutako zerbitzu egokituak, antisorgailuak lortzeko bideak eta haurdunaldia libre eta doan borondatez eteteko aukera, bai eta sexualitate eta menopausiari buruzko informazio eta prestakuntza ere.
Elkarretaratzea Barakaldoko Anbulatorio Nagusian izango da.
Maiatzaren 27an,19:00etan Casa Torre Jauregian Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak –Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloa-antolatzen duen Emakume Kontakizunak – Kontakizun Laburren XVI. Lehiaketaren sari-banaketa egin zen.
Ekitaldia Encarni Macizok eta Iñaki López de Muniainek aurkeztu zuten, Axular Institutuko literatura irakaslea eta Emakume eta Berdintasun Zerbitzuko teknikaria hurrenez hurren. Bertan Gizarte Ekintza Arloko zinegotzia den Aintzane Urkijo eta epaimahai kalifikatzailea egon ziren, bai eta euskara-modalitatean saritutako guztiak ere. Gaztelania-modalitatean saritutakoak, berriz, ezin izan ziren bertaratu lan arazoak eta distantzia direla eta. Ekitaldian Maitia Koralaren kantak eta Esteban García de Vicuñaren bakarrizketak gozatzeko aukera izan genuen.
Emakume kontakizunak – Kontakizun laburren XVI. Lehiaketan hurrengo sari hauek banatu ziren:
EMAKUME KONTAKIZUNAK – KONTAKIZUN LABURREN XIV. LEHIAKETAREN
EUSKERA
1. Saria: Amaia Iriondo Aristondo
Akzesita : Garazi Basterretxea Barea
Santurtziar idazle: Edorta Urban Mateos
GASTELANIAZ
1. Saria: Eva Barro García
Akzesita: Ana Isabel Espinosa García
Santurtziar idazle : Alazne Sánchez Romero
Zorionak saritutako guztioi eta animo gainontzeko parte-hartzaileoi.
Santurtziko Udaleko webgunean (www.santurtzi.net) ipuin egileei buruzko iruzkinak eta lan irabazleak irakur daitezke.