MAIATZAK 28: EMAKUMEEN OSASUNAREN ALDEKO NAZIOARTEKO EKINTZA EGUNA

Emakumeek bizitza osoan osasun ona izateko duten eskubidea giza eskubideen nazioarteko sistemak aitortzen duen giza eskubide unibertsala da. Bestalde, osasuna ez da berez biologikoa soilik, alderdi biopsikosozialekin lotuta dago eta zenbait faktorek dute horretan eragina: emakumeek gizartean betetzen duten tokia (osasunean erabakigarriak) eta aukera berdintasuna eskaintzen duen eta indarkeriarik gabeko bizimodu duina izateko baliabide material eta sinbolikoak izateko aukera, besteak beste. Bizimodu bat, zeinetan sexualitatea eta ugalketa askatasunez erabaki daitezkeen.

Día Salud Mujer

 

Makina bat emakumerentzat gaur egun ez da horrela gertatzen, bereziki txiro eta gazteentzat, beste emakume batzuk maite dituzten emakumeentzat, etorkinak edo euren herrialdetik alde egin behar izan dutenentzat, landa-eremu edo hirietako bazter-auzoetan bizi direnentzat, beste arraza edo etnia bateko emakumeentzat eta gaitasun desberdinak dituztenentzat, besteak beste. Eurentzat, diskriminazio, indarkeria eta bazterketaren arteko uztarketak orain arte lortutako giza-eskubideetatik urruntzen ditu, bereziki, osasuna izan eta eskubide sexualak eta ugalketarekin lotutako eskubideetatik.

Ezkerralde eta Meatzaldeko Emakumeen Elkarte eta Kolektiboek elkarretaratzea deitu dute gaur, 11:00etan hainbat aldarrikapen egiteko: aldian behingo azterketa ginekologiko prebentiboak eta osoak, ezgaitasunarekin lotutako zerbitzu egokituak, antisorgailuak lortzeko bideak eta haurdunaldia libre eta doan borondatez eteteko aukera, bai eta sexualitate eta menopausiari buruzko informazio eta prestakuntza ere.

Elkarretaratzea Barakaldoko Anbulatorio Nagusian izango da.