DISKRIMINAZIO KASUEN DEFENTSA ZERBITZUA

Emakundek Diskriminazio egoeren aurreko Defentsa Zerbitzua sortu berri du, bai eta emakume eta gizonen berdintasunerako oinarrizko eskubidea babesteko zerbitzua ere.

Defensoría eusk

 

Aurrez aurreko arreta emateko aukera izango du Gasteizen, Bilbon eta Donostian, beti ere hitzordua hartuz gero 945016550 telefonoan. Zerbitzu honek aholkularitza ematen du sektore pribatuan gertatzen diren ustezko sexuagatiko diskriminazio egoeren aurrean. Aholkularitza honako egoeren aurrean ere emango du: lan-deialdietan gizonezkoa izateko baldintza eskatzen dutenean, haurdun dauden langileak kaleratzen dituztenean, sexu-objektu gisako emakumeen irudiak erakusten direnean, eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen dutenean, kirolean emakumezkoei parte hartzea mugatu edo tratu txarragoa ematen dietenean…

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.emakunde.euskadi.eus