“GIZONEZKOEN SEXISMOA, MASKULINOTASUNA ETA ASKAPENA: BERDINTASUNERANTZ” Xabier Odriozola

Xabier Odriozola Ezeitzak, Donostiako antropologo eta berdintasunaren aldeko gizon-taldeen fundatzaileak “‘Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz” liburua argitaratu berri du.

Libro Javier Odriozola

 

Xabier Odriozola Donostian jaio zen 1964an. Sexismo eta genero-berdintasunarekin lotutako gaien inguruan aritu da lanean, beti maskulinitatearen ikuspuntutik, gizonen inplikaziorako bideak sustatuz. Gaur egun ere, gai horren inguruan dihardu antropologo eta terapeuta gisa. “‘Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz” liburua argitaratu berri du, patriarkatu eta heterosexismoan hazi eta hezitako gizonen belaunaldiari buruzko ideiez josita. Euskal Herrian dagoen sexismoaz eztabaidatu eta gizarte justu eta berdinagoaren alde lan egiteko ideiak dira.