MARTA SEXMILO “SANTURTZI HIRIA” EMAKUMEZKOEN XIV. TENIS TXAPELKETAREN

Marta Sexmilo jokalari nafartarrak (1996), 1. serie-buruak eta 34.ak Estatuko emakumezkoen ranking absolutuan, “Santurtzi Hiria” Emakumezkoen XIV. Tenis Txapelketaren irabazlea izan da, zein Mikel Trueba kiroldegian burutu zen uztailaren 19an, Karmengo jaiekin bat eginez.

Marta Sexmilo

Marta Sexmilo, iazko edizioan ere txapelduna, non Cristhine Bucsa (Espainiako irabazlea) garaitu zuen, gogor lehiatu zen Ana Roman burgostarrarekin eta azkenean 6-4 / 6-4 irabazi zion.

ganadora torneo tenis

 

Askoren ustez “Santurtzi Hiria” “Iparraldeko Txapelketarik” onena da eta bertan mundu osoan zehar tenisean diharduten jokalari ezagun eta garrantzitsu batzuek hartu dute parte, besteak beste, Yera Camposek edo Lara Arruabarrenak, ahaztu gabe bertoko tenislaria den Leire Martinez Barredo.

Marta Alvarez, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko zinegotzia, izan zen sari-banaketa ekitaldiaren burua eta honekin batera, Danel Bringas eta Jonathan Sánchez, Kultura eta Euskara zinegotzia eta zinegotzi hautatu berria hurrenez hurren, egon ziren ekitaldian. Marta Sexmilok eta Ana Románek ez ezik, Garbiñe Marurik ere garaikurra jaso zuen, jokalari santurtziar onenarena hain zuzen.

Zorionak Marta !!

JAI PAREKIDEEN ALDEKO KANPAINA

Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Zinegotziak, emakumeen kolektibo eta elkarteetako kide, koadrilen ordezkari eta Jai Batzordearekin batera “JAIA + ERRESPETUA = GOZAMENA ZIURTATUA” kanpaina aurkeztu du.

Rueda de prensa campaña fiestas

 

Herriko jaiak direla-eta Santurtziko Udalak harreman parekideko jaiak sustatu nahi ditu, elkarrekiko errespetuan oinarrituak, non emakumeek gizonek adineko eskubidea izango duten askatasunean dibertitzeko eta jaia eta jai-gunea erabiltzeko, inork euren segurtasuna eta eskubideak urratu barik.

Kanpaina hau zabaltzeko 12.000 pegatina eta 450 kartel banatu dira, bai koadrila eta emakume-elkarteetan eta bai Txosna-gune, saltoki eta ostalaritza guneetan ere. Horrez gain, Lehiaketa Gastronomikoak baliatuz, amantalak banatu dira etxeko lanak egiterako orduan erantzunkidetasuna sustatzeko helburuz.