“SANTURTZI HIRIA” EMAKUMEZKO XIV. TENIS-TXAPELKETA

 

Torneo tenis

Emakumezkoen kirola sustatu nahian, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzua aurten ere egongo da Espainiar Estatuko ipar-aldeko emakumezko tenis-txapelketa ospetsuenean.

Guztira 22 jokalari arituko dira Absolutu kategorian. Hitzordua uztailaren 10etik 18ra izango da Santurtziko Kiroldegian, Karmengo jaiekin bat eginez.

Txapelketa honetan etorkizun handiko tenislari ospetsu askok hartu dute parte, besteak beste, Lara Arruabarrenak, Yera Camposek, Marta Sexmilok, Cristine Bucsak edo Leire Martinez santurtziarrak. Emakume hauek saria jaso ez ezik, eredu izan dira beste gazte askok kirol eder honetan jardun dezaten.

Kanporaketa-faseak uztailaren 10ean hasiko dira, finala, berriz, 18an jokatuko da 12:00etan. Sarrera doan da eta esan gabe doa partida ederrak ikusiko