SANTURTZIKO ALKATEA, ORAINGO ONETAN EMAKUMEZKOA

 

Aintzane Urkijo

Lehenengoz herriaren historian Santurtzik emakume bat izango du Udalburu

Aintzane Urkijo Sagredo, santurtziarra, Euskal Filologian lizentziatua eta hiru seme-alabaren ama, alkatea izango da hurrengo lau urteotan.

Aipatutako erantzukizun hori herrian emakume batek lehenengoz hartu duen arren, Aintzane Urkijok 8 urte eman ditu Turismo eta Merkataritza Zerbitzuko eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko zinegotzi eskuordetu gisa.

Aintzane Urkijo ekainaren 13an hautatu zuten udalburu eta “ilusioz eta herriaren alde lan egiteko gogo handiz” ekingo dio zeregin berriari.

Udal batza berria 11 gizon eta 10 emakumez osatuta egongo da.

ZORIONAK AINTZANE !