EMAKUMEEN MUNDU MARTXA, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU ¡!

Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian sartzear dago!!! Irailaren 28tik urriaren 4a bitarte izango dugu gure artean eta oso hurbiletik bizitzeko aukera izango dugu! Auzoetan aurkezpenak egingo ditugu datozen asteotan, beraz, adi egon eta hurbildu martxaz gozatzera!

Badator martxa

 

Santurtziko aurkezpenak: 19.30ean hasiko dira eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

-Irailak 16, Kabiezes, Kabian.

-Irailak 18, Mamariga, Kultur Etxean.

-Irailak 23, Donibane, (lekua zehazteke)

-Irailak 25, Erdigunea, Bihotz Gaztearen lokaletan (Juan XXIII kalean)

-Irailak 30, Mahastiak, (lekua zehazteke)

Gainera, irailaren 27an azoka agroekologikoa izango dugu Mamarigako frontoian, emakume ekoizleen eskutik!

https://www.youtube.com/watch?v=2pHKrsikGlE

EMAKUME UGARI BORROKALARI (II.)

En la lucha somos muchas EUSK

2015eko iraila

Guk, emakume eta kolektibo ezberdinak, eremu juridikokoak, hezkuntzakoak, osasungintzakoak, internazionalismokoak, legegileak, zuzeneko arretakoak; emakumeen taldeak eta talde feministak zein mistoak, egunez egun modu ezberdinetan indarkeria matxista errotik kentzeko lan egiten dugunak, profesionalki eta aktibista gisa bizitako esperientzietatik honakoa ADIERAZTEN DUGU

EGOERA HAUEN AURREAN

Indarkeria matxisten ikusgarritasun eza lehen mailako arazo politiko eta sozial gisa,

Sistema patriarkatua eta kultura matxista seinalatzearen ausentzia, indarkeria estrukturala eta desberdintasun orokorraren kausa gisa,

Aurreiritzi eta estereotipoen erreprodukzio jarrai eta zigorgabea (salaketa faltsuak, Senideekiko Alienazio Sindromea, adostu gabeko zaintza partekatua…) espazio politikoetan, sozialetan eta kulturaletan, eta komunikabideetan,

Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeen estigmatizazioa (erruduntasuna, estereotipoak…), Indarkeriaren analisi globalaren falta, bikote eta bikotekide ohien arteko indarkeriara mugatuz, beste indarkeria batzuk alboratuz (sexuala, laborala, instituzionala, salerosketena, emakumeen genitalen mozketa…), errealitate zehatzak eta diskriminazio intersektzionala aintzat hartu Gabe (aniztasun funtzionala, jatorria, klasea, orientazio sexuala, adina…),

Inpunitatea, lege egokien existentzia eza, baita egungo legeen aplikazio erreal eza ere, botere publikoen inplikazio eta erantzun egoki faltagatik. Baita araudi eta aurrekontuen garapen, ebaluazio eta legeen jarraipen eskasa ere,

Arreta eta baliabide juridikoak, deskoordinazioa, langileen espezializazio eta formakuntza jarrairik gabe. Eta burokratizatutako baliabideak, haien fokua ez baita eskubideen jabe den emakumea, protokoloak baizik, interbentzio markoetan ez dute ikuspegi feministarik, emakumeak berbiktimizatzen dituzte, indarkeria instituzionala sortuz,

Emakumeekiko aurreiritziak erreproduzitzen dituen justizia sistema, haien eskubideen bermea sendotu beharrean berbiktimizatzen dituelarik,

Feminizatutako arreta zerbitzuak, egoera prekario batean, masifikatuta egonik geroz eta gehiago kanpotik bideratzen direlarik,

Hezkuntzako maila guztietako berdintasun defizit handiari eta komunikabideei lotuta dagoen eta existitzen den indarkerien prebentzio falta. Eta integraletik gutxi duten epe motzeko estrategien eta ekintzen aurrean, taldeen aniztasunari egokitutako metodologiarik eza, ez baitute indarkerien zikloen konplexutasuna ikusgarritzen.

EXIJITZEN DUGU

Instituzio publikoen eta agente sozial guztien konpromiso politikoa indarkeria matxistei lehen mailako arazo politiko eta sozial gisa erantzuteko,

Indarkeriaren definizioa ikuspuntu feminista eta giza eskubideen ikuspegitik berrikustea, indarkeria modu eta forma guztiak txertatuz, pairatzen duten kolektiboen aniztasuna barne,

Inpunitatearen amaiera, fokua indarkeriaren bidez emakumeen eskubideak urratzen dituzten erasotzaileengan jarriz, eta ez emakumeengan bakarrik,

Genero indarkeriaren aurkako Babes integraleko Neurrien Lege Organikoaren berrikuspena, aplikazioa eta araudiaren garapena, baita lurralde edo nazioarte mailakoena ere (Estambuleko akordioa eta Emakumeen Institutu Nazionalarena kasu), eremu guztietan (ez soilik juridikoan eta arretan), berdintasuneko beharrezko erakundeen egokitzapena, aurrekontu eta baliabide espezifikoekin hornituz,

Berdintasuna ezinbesteko oinarritzat duten hezkuntza legeen aplikazioa, prebentziorako oinarri basikoa, garatzeko beharrezko aurrekontua eskainiz,

Konponketa eskubidearen lau elementuak bermatzea: indemnizazioa, ez errepikatzeko bermea, errekuperazio totala, asebetetzea eta egiaren zabalpena,

Ikuspegi feministadun espezializazio eta formakuntza inplikatutako langile guztiengan. Baita haien ardurak betetzeko exijentzia eta laguntza ere, haien lanaren aitortza eta haien zainketaren garrantzia barne,

Arreta integrala eskaini eta emakume guztiak ahaldunduko dituen baliabide eta zerbitzu publiko eta kalitatezkoa, eskubideen subjektutzat aitortuz, zerbitzuen erabiltzaileen rolaren aurrean aldaketaren protagonista izateko,

Kontuen errendizio eta gardentasuna politikak eta legeak aplikatzerako orduan, inplikatutako zerbitzu guztien erabilera eta garapena, eraginaren ebaluazioaren bidez, ikuspegi feminista eta parte-hartzailean erakunde feministak eta kaltetutako pertsonak inplikatuko dituenak, gutxienez,

Komunikabideak estereotipo matxisten transmisore izateari uztea indarkeriaren problematika eta kausa guztiak azalduz, eta indarkerien kontrako eredu parekideen sortzaileak bihurtzeko aukera edo ardura haien gain hartzea,

Prebentzioa lehentasun politikoa izatea, indarkeria matxisten konplexutasunari erantzutea, modu eta berau probokatzen duten kausa guztiak landuz, egungo egoera alor guztietan urgenteki aldatzeko helburuarekin eta botere publikoei indarkeriaren forma guztiak errotik desagertaraztea exijituz.

URRIAREN 3a, 2015eko SARDINERAREN EGUNA OSPATZEKO AURKERATUTAKO

 

Urriko lehen larunbata, hilak 3, Sardineraren Eguna ospatzeko aukeratutako eguna da.

Iaz, Joaquin Lucariniren sardineren omenezko estatua izen bereko pasealekuan jarri zeneko 50. urteurrena zenez, irailaren azken larunbatean ospatu zen eta egutegian tinko geratzeko asmoz eta emakumearen lana aitortzeko asmoz sortu zen jaiaren hasiera izan zen.

sardinera eguna (42)

 

Aurten, urriaren 3ra pasatu da, oraingoan ere larunbata, iazko datan udalerriko beste zenbait ekitaldi ere bazirelako, hala nola, Mahastietako jaiak.

Oso arrakastatsua izan zen ekitaldiak udako jaien amaiera eta Santurtziko emakume guztientzako omenaldia izan nahi du.

Iaz partaide asko izan baziren ere, aurtengoan are gehiago izatea nahiko genuke. Hartara, gizon guztiak ere gonbidatzen ditugu arrantzale jantzita eta duela mende bateko itsas-arropak jantzita atera daitezen.

Egun osoan burutuko diren hainbat ekitaldi dituen egitaraua dago sortuta. Hortaz, 12:00etan estatuaren ondoan egingo zaio lore eskaintza Sardinerari, ondoren Kaira jaisteko. Han sardinak, dantzak, kantu poteoa, antzeztutako arrain-salmentak, herri bazkaria, berbena, eta abar izango dira. Herriko jatetxeek menu bereziak sortuko dituzte, herriko guztiok bat egin dezagun jaiarekin.

Urriaren 3an denok kalera sardinera, arrantzale edo sare-konpontzaile jantzita eta aldarte onak har ditzala Santurtziko kaleak.

Informazioa eman lagun guztiei eta gozatu!!!