XII. BERDINTASUNERAKO GUNEA

Urriaren 26an Emakundek antolatutako autobus ibiltaria, non hamaika udalek eta bestelako erakundek parte hartu duten, Santurtzira heldu zen. Hemen Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak eskolako umeentzako tailer txikiak eskaini zituen, bertan Serantes eskola, Axular institutu eta Hijas de la Cruz ikastetxeko ikasleak aritu zirelarik. 50 bat minutuz emakumeak publizitatean duen irudiaz eta sentsibilizazio-kanpainen garrantziaz, Beldur Barik programa kasu, hausnartzeko aukera izan zuten.

photo_2015-10-27_11-45-16 photo_2015-10-27_11-45-20 photo_2015-10-27_11-45-28 photo_2015-10-27_11-45-41 photo_2015-10-27_11-45-44

http://www.tele7.tv/index.php/4415-el-autobus-itinerante-de-emakunde-ha-visitado-hoy-santurtzi

Arratsaldean 15 laguneko talde bat elkartu zen, Xabier Odriozolaren antropologo eta irakaslearen gidaritzapean berdintasunaren aldeko gizarte justuago bat eraikitzeko moduaz jarduteko.