BOLUNTA. SANTURTZIKO EMAKUMEEKIKO BOLUNTARIOTZA ETA PARTE-HARTZE SOZIALERAKO AGENTZIA

 

Atzo, Casa Torre Jauregiko Higarillo aretoan Emakume eta Berdintasun Udal Zerbitzuaren “Elkarteen arteko topaketa” programaren barruan, Natxo Arnaiz lan-taldearen koordinatzaileak eta Minerva León partaidetzarako heziketa-prozesuetan adituak Boluntaren jardueren lerro nagusia eman zieten ezagutzera Santurtziko emakumeen hainbat elkarte eta kolektibori.

BOLUNTA 1

Bilbon kokatutako elkarte hau 2002an sortu zen modu ofizialean. Elkarteei euren planifikazio, antolakuntza eta garapenerako aholkularitza eta tresnak eskaintzen dizkie eguneroko lanean laguntza emanez. Horrez gain, prestakuntza eskaini eta boluntariotza-ekintzak koordinatzen dituzte. Bestalde, duela gutxi hasi dira “Hiri adiskidetsuak” izeneko Nazioarteko programa gidatzen, zeinek zahartze aktiboaren inguruko gaia lantzen duen hirien egokitzapen maila ebaluatuz, lehentasunak ezarriz, konponbideak proposatuz eta alderdi honetan aurrerapausoak emanez.

BOLUNTA 2

Programa honetan, 2014ko urrian sortua, lana hurbildu, esperientziak trukatu eta erronka berriak ezagutzeko lanean ari diren zenbait elkartek eta kolektibok jardun dute orain arte.