EMAKUME LANGILEAREN OMENALDIA

Bideo bitan jasotzen dira Santurtzin egun horretan bizi izan ziren une garrantzitsuenak.

Homenaje sardinera

Martxoaren 8aren harira, 2016ko martxoaren 12an egindako lana bideo bik jasotzen dute. Ekitaldiak Santurtziko emakume talde eta elkarteek burutu zituzten, Emakume guztiak omentzeko, eta ardatza, oraingo honetan, Santurtzi eta Ezkerraldearekin lotura handia izan zuten hiru emakume borrokalari izan ziren.

Homenaje sardineras 2

Aspaldiko argazkien antzezpenarekin eta zenbait belaunaldi elkartu zituen dantzarekin osatu zen omenaldia.

Klikatu estekan.

 

ZER OTE DA EMAKUMEA AHALDUNTZEA?

Martxoak 15, Casa Torre Jauregian, emakumearen ahalduntzeari buruzko hitzaldi interesgarria egon zen, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatua.

Charla empoderamiento 2

Hitzaldia martxoaren 8aren harira Berdintasunaren alde antolatutako XVII. Jardunaldietan egin zen. Bertan Miriam Herbon psikologoa, ahalduntze eta genero indarkerian aditua; Izaskun Jimenez Feekorreko psikologoa, Ahalmen urridun Federazioko Bizkaiko koordinatzailea; Carmen Azkona, ADISAko presidenteordea eta Melita Berdhi, BAOBAT kultura arteko elkarteko arduradunak, ahalduntzeaz mintzatu ziren eta besteak beste, zer den definitu eta faseak, ahalmen urritua duten emakumeen egoera, emakume inmigranteekin egiten den lana eta beste alderdi batzuk jorratu zituzten.

Adituen mintzaldiaren ostean debate interesgarri batez eman zitzaion ekitaldiari amaiera.

Charla empoderamiento

MARTZOAK 8, SANTURTZIKO KALE BERRIA

Guztira 1.100 santurtziarrek hartu dute parte Udalak antolatutako hauteskundean, zertarako eta herriko zazpi kaleri izena aldatzeko zuten izena frankismoarekin zegoelako loturik eta Memoria Historikoaren Legea betetzeko.

Igandean izan zen bozketa honetan herritarrek aukeratutako izenak Osoko Bilkuran onartu beharko dira, zeinetan  Francisco Francori eta Jorge Vigón ministroari emandako urrezko dominak kenduko zaizkien, Udalak ohar batean jakinarazi duenaren arabera.

Udalaren izenak aldatzeko parte-hartze prozesuaren azken urratsa izan den bozketan herritarrek hiru aukeren artean hautatu behar izan dute kale bakoitzaren izena. Botoak zenbatu ondoren, Mendizabal Kapitaina kalea Itsasalde deituko dela, Calles Eskola Maisu kalea Habana itsasontzia deituko dela eta Víctor Sáez etxe taldea, Emakumeen Nazioarteko Egunaren omenez, Martxoak 8 deituko dela onartuko du Osoko Bilkurak.

Gainera, José María Larrea etxe taldea Serantes deituko da eta Leonor Amezaga kaleari Aldapa izena jarriko zaio. Daniel Pereda eta Ildefonso Arrola kaleak, berriz, Bizkaia etxe taldean eta Juan XXIII kalean sartuko dira.