ZER OTE DA EMAKUMEA AHALDUNTZEA?

Martxoak 15, Casa Torre Jauregian, emakumearen ahalduntzeari buruzko hitzaldi interesgarria egon zen, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatua.

Charla empoderamiento 2

Hitzaldia martxoaren 8aren harira Berdintasunaren alde antolatutako XVII. Jardunaldietan egin zen. Bertan Miriam Herbon psikologoa, ahalduntze eta genero indarkerian aditua; Izaskun Jimenez Feekorreko psikologoa, Ahalmen urridun Federazioko Bizkaiko koordinatzailea; Carmen Azkona, ADISAko presidenteordea eta Melita Berdhi, BAOBAT kultura arteko elkarteko arduradunak, ahalduntzeaz mintzatu ziren eta besteak beste, zer den definitu eta faseak, ahalmen urritua duten emakumeen egoera, emakume inmigranteekin egiten den lana eta beste alderdi batzuk jorratu zituzten.

Adituen mintzaldiaren ostean debate interesgarri batez eman zitzaion ekitaldiari amaiera.

Charla empoderamiento