MARTXOAREN 12AN: OMENALDIA EMAKUME LANGILEEI

Santurtziko Emakumeen Elkarte eta Taldeek eta Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak Emakume Langile guztiei egin nahi diete omenaldia, oraingo honetan, hiru borrokalari hauek nabarmenduz, zeintzuk idealen aldeko bizitzaren, baloreen transmisioaren eta emakumeen eskubideen aldeko borrokaren eredu izan ziren.

Omenaldia honetan datza: gure herriko hiru gunetatik ibilaldia egitea, non  gure herri eta inguruarekin zerikusia izan zuten eta beren lanaren bidez emakume borrokalari eta langilea izatea zer den adierazi zuten hiru emakumeren oroigarriak dauden.

Lehen gunea : Dolores Ibarruri parkea. Kabiezes.

Elkartzeko ordua: 10:30

Dolores Ibarruri

Dolores Ibárruri Gómez, Pasionaria deitutakoa, ( Gallarta 1895 – Madril 1989 ).

Pasionaria Espainiako Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean nabarmendu zen politika buru. Espainiako Alderdi Komunistaren buru historiko honek bere borroka politikoa eta emakumeen eskubideen aldeko borroka uztartu zituen, emakumeak, zuten maila gorabehera, beren bizitzari aurre egiteko aske zirela erakusteko.

Dolores Ibárruri Gallartan jaio zen, gaur egun Abanto eta Zierbana, 1895eko abenduaren 9an. Familia mehatzari bateko alaba izan zen.

1910ean egoera ekonomikoa tarteko, ikasteari utzi behar izan zion; magisteritza ikasketak egiteko prestakuntza-ikastaroa gainditua zuen arren, jostun eta neskame hasi zen.

1916ko otsailaren 16an Julián Ruiz Gabiña izeneko mehatzari sozialistarekin ezkondu zen eta Muskizera joan ziren bizitzera. Hamasei urtez egongo ziren ezkonduta.

1918an lehenengoz erabili zuen Pasionaria izenordea langile aldizkarian “El minero vizcaíno” izeneko artikulua argitaratzeko.

1933an Faxisten Kontrako Emakumeen Batasuneko presidentea izan zen.

Sei seme-alaba izan zuen:  Ester (1916-1919), Rubén (1920-1942), Amagoia, Azucena, Amaya eta Eva.

Madrileko defentsan erabilitako ¡No pasarán! (Ez dira pasako!) leloa berak sortu zuen

Espainiako Gerra Zibila bukatutakoan Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean erbesteratu zen.

Franco hil eta militarren diktadura bukatutakoan Espainiara itzuli zen 1977ko maiatzaren 13an.

Lehen hauteskunde demokratikoetan Asturiaseko diputatu aukeratu zuten, nahiz eta politika-jarduera sinbolikoa izan zen. 1989Ko azaroaren 12an Madrilen hil zen eta La Almudena hilerriko esparru zibilean lurperatu zuten.

Dolores Ibarruri, Pasionaria, bere bizitzan zehar borroka handia egin zuen  emakumeak, zuten maila gorabehera, beren bizitzari aurre egiteko aske zirela erakusteko.

Santurtzik gogoan du Kabiezes auzoko plazan jarritako Dolores Ibarruri izeneko eskulturaren bidez.

Bigarren gunea: Emilia Zuza ikastetxea. Kabiezes.

Elkartzeko ordua: 11:00

Emilia Zuza

Emilia Zuza Brun, ( Irurozki 1896 –  Iruña 1988).

Emilia Urraulgoiti haraneko Irurozkin jaio zen, Nafarroan, 1896ko abenduaren 9an. Félix Zuza Esclavak eta Concepción Brun Garraldak izan zituzten 6 seme-alabetako bat izan zen.

Irakaslea. Santurtzira etorri zen irakasle. Zuen nortasun eskuzabal eta borrokalariak, burutu zuen lanak eta zuen ardurak Santurtziko ikasleen maitasuna bereganatzea ekarri zuten

Ikasle ohien esanetan, Kabiezeseko guztiek oso maitatu eta errespetatzen zuten irakaslea. Irakasle izateari ekin zion gorputz eta bihotzez, irakasteko gaiak ikasi ez ezik, eguneroko bizitzari aurre egiten lagunduko zieten gaiak irakatsiz.

Bere omenez Kabiezes auzoko Cuetoetan dagoen ikastetxe bati jarri zioten bere izena.

Hirugarren gunea : Aurora Perez kalea

Elkartzeko ordua : 11:40

Sardinera Aurora

Aurora Pérez Alvarado, ( Santurtzi 1884 – Santurtzi 1972 ).

Aurora 1880eko apirilaren 20an jaio zen Mamariga auzoan.

Quintin eta Teresaren alaba. Sardina-saltzailea.

Itsasoan lan egiten zuen familiakoa zenez, beti egon zen itsasoari lotuta.

José Vélezekin ezkondu eta 4 seme-alaba izan zuen: Pablo, Estela, Francisco eta Santos.

Gure herrian oso maitatua zen langile sutsua. Egunero, saskiak buruan, gure herrian, mehatzaldean, itsasadarreko bazterretan eta Bilbon arraina saltzen ibiltzen zen sardina-saltzaile taldeko bat zen. Aurora, zehatzago esateko, Basurtuko Ospitalean eta, gutxiagotan, Gorlizeko Ospitalean saltzen zuen. Basurtuko ospitalean oso maitatzen zutenez, santurtziar asko medikuaren laguntza behar zutenean berehala artatzen zituzten Auroraren senitartekoak zirela esaten zutelako. Ikusmena galdutakoan, Estela alabak jarraitu zuen Basurtuko Ospitalean saltzen.

1972ko urtarrilaren 20an hil zen familiak eta sardina-saltzaileek inguratuta.

Mamariga auzoko kale batek bere izena dauka Auroraren omenez.

Hiru emakume hauei egindako aitorpenaz gain, Santurtziko Emakumeen Elkarte eta Taldeek emakume eta itsasoarekin lotutako aspaldiko irudiak antzeztuko dituzte Arrantzaleen Kofradiaren aurreko zabalgunea.

Laugarren gunea : Arrantzaleen Kofradia

Elkartzeko ordua : 12:30

Puerto

 

Iragana eta oraina elkartzeko asmoz, Santurtziko Emakumeen Elkarte eta Taldeek, Aikoa Dantzako ikasle batzuekin batera…..

Bosgarren gunea : Arrantzaleen Kofradiako aurreko zabalgunea.

Elkartzeko ordua : 13:00

COFRADIA

Ekitaldia Santurtziko antzezlea den Joana Fernándezek, Mendialde eta Etorkizuna dantza taldeekin batera, eta Maríak koordinatu dute.

Santurtziar guztiak animatu nahi ditugu emakume langileari egingo diogun omenaldian parte hartzera, hasierako 3 guneren batean elkartu eta gero portuko Arrantzaleen Kofradiara jaisteko.

Antolatzaileak: Santurtziko Emakumeen Elkarte eta Taldeak eta Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzua

Laguntzaileak: Mendialde y Mamarigako Etorkizuna, Dantza taldeak, María Martín, danzas Aikoa, Nati, txalapartari, Bideko Argia.

Zuzendaritza eta Antzerki Koordinatzailea: Joana Fernández Torres