AHOTS TEKNIKA ETA KANTU IKASTAROA DOAN SANTURTZIN

 

“SANTURTZIKO AHOTS ZURIAK” ABESBATZAK, “DAEM-eko MUSIKA GELA” ETA SANTURTZIKO UDALAREN laguntzarekin, Ahots Teknika eta Kantu ikastaroa eskainiko du doan.

TOKIA

KRESALA ARETOA, José Miguel de Barandiaran, 12 (Udaltzaingoaren ondoan)

 DATAK: uztailaren 4tik 8ra

A TALDEA: 10:30etik 13:30era

B TALDEA: 16:00etatik 19:00etara

IRAKASLEA: Roberto Perdiguero Morales

PIANO-JOLEA: Margarita López  Hidalgo

IZENA EMATEKO

Maiatzaren 20tik ekainaren 20ra Santurtziko DAEM-eko musika gelan (Simón Bolívar, 13), astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara.

Izena ematean 20 € ordainduko dira beheko kontu korrontean eta ikastaroa bukatuta, gutxienez % 80ko asistentzia izan bada, itzuli egingo dira.

LABORALKUTXA: 3035  0035  59  0350067928

Gogoan izan, leku mugatuak dira-eta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo telefono zenbakietara dei dezakezue: 619 81 00 89 / 94 483 61 91

Santurtziko ahots zuriak

URDUÑA ETA SANTURTZIKO EMAKUMEEN TOPAKETA

Apirilaren 16an Urduñako emakume talde batek gure herria bisitatu zuen Idoia Aginako Arbaiza alkatea eta Itziar Biguri Ugarte, Berdintasun zinegotziarekin batera.

Santurtzi-Orduña 1

Sardineraren monumentua ikusi ondoren, hamaiketakoa egin, arrantzaleen auzoa bisitatu eta Itsasoa Museoan bisita gidatua egin zuten. Arrainaren enkanterako aretoan itsaso-kontuetan lanean ibilitako bi emakumerekin egon ziren berbetan, sardinera bata eta saregilea bestea, eta gero Itxasoko Ama eskola publikoan bazkaria antolatu zuten. Bertan Aintzane Urkijo Sagredo, Marta Alvarez Rincon eta Cristina Senarriaga Rojo egon ziren, Santurtziko Alkatea, Gizarte Ekintza arloko zinegotzia eta zinegotzia hurrenez hurren, bai eta Santurtziko emakume-talde bat ere, AS. VI. Santurtziko alargunak, Tximista emakume talde eta Mamarigako emakumeen kultura zentro elkarteetakoak hain zuzen. Guztira 50 bat emakume batu ziren.

Santurtzi-Orduña 2 Santurtzi-Orduña 3

Esperientzia Mugarik Gabeko Albaitariak taldeak koordinatu zuen Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren laguntzarekin, helburu nagusia baserri inguruko emakume (Urduña) eta industria inguruko emakumeen (Santurtzi) arteko topaketa egitea zelarik.

Lehenengo topaketa 2016ko apirilaren 2an izan zen. Egun horretan Santurtziko hiru elkarteetako emakumeek (AS. VI. Santurtziko Alargunen Elkartea, Mamarigako Emakumeen Zentro Kulturala eta GTL Tximistako Emakume Taldea) Urduñan eman zuten eguna. Bertan bi kontserba-fabrika bisitatu ostean, hamaiketakoa egin eta Urduñako Alkateak eta Berdintasun Arloko Zinegotziak harrera egin zieten. Gero elkarrekin bazkaldu eta bisita gidatua egin zuten herrian zehar.

2016ko apirilaren 16an gureak izan ziren urduñarrak hartu zituztenak.

Oso esperientzia ona izan da, izan ere, emakume guztiek interesgarri iritzi diote esperientzia-trukeari. “Elkarrekin pare bat egunez baino egon ez bagara ere, betiko lagunak ginela ematen zuen. Jendea Santurtziko kontuen berri emateko gogoz hurbildu da eta guri izugarri gustatu zaigu Urduña”, horrela zioen Mamarigako emakumeetako batek. “Hau errepikatu beharra dago”.

Turismo bulegoak Santurtziko oroigarri bana oparitu zien Urduñatik etorritakoei.

Mugarik Gabeko Albaitariak taldeko Janire Txirapozu Basoa izan da jardueraren koordinatzailea eta etengabe eurekin egon dena.

ELKARTEEN ARTEKO TOPAKETA

Gaur, 2016ko apirilaren 20an, MARIMATRAKA TALDE FEMINISTArekin bildu gara Casa Torre Jauregian.

Bi urte luze dira, bi hilabetean behin Emakume Talde edo Elkarteren bat etortzen dela Santurtziko Emakume Elkarte edo Taldeekin biltzera, usteak partekatzeko, eman zituzten lehen urratsak, kezkak, lan-ildoak, lantzen dituzten alderdiak, elkarlanean aritzeko moduak eta abarrekoak komentatzeko.

Encuentro AAMM Marimatraka

Oraingo honetan ez dira oso urrunetik etorri; izan ere, Santurtziko MARIMATRAKA TALDE FEMINISTAko lau kidek (Nati, Zuriñe, Eukene eta Iratxe) ordu bete luze eman dute hainbat taldetakoekin hitz egiten: Santurtziko “Gorantza” emakumeak osasunaren alde elkarteaTximista Emakume Taldea, Energia eta Ezaguera,   AS.VI. Santurtziko Alargunak,  Baobat Elkartea,  Mamarigako Emakumeen Kultura Elkartea , Joana Fernández Torres eta Emakume eta Berdintasun Zerbitzukoekin

 Santurtziko Marimatraka Talde Feminista 2012an jaio zen gutxi gorabehera eta 2013an egin zuen aurkezpen ofiziala. 15-20 lagun daude taldea sustatzen. Mamarigan elkartzen dira.