ANIZTASUNARI ERRESPETUAN OINARRITUTAKO KOMUNIKAZIO

Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloaren Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak beste instituzio, erakunde eta elkarte batzuekin batera, parte hartu du ANIZTASUNARI ERRESPETUAN OINARRITUTAKO KOMUNIKAZIOAri buruzko azterlanean, bai eta berorren argitalpenean ere.

2014. urte osoan eta 2015eko lehenengo hiruhilekoan Emakume eta Berdintasunaren Zerbitzua hurrengo hauekin aritu da elkarlanean: Ertzaintza, Santurtziko Udaltzaingoa, Etorkinei Laguntzeko Baobat Kultura Elkartea, Roma Elkartea – Ijito Komunitatea, Biltzen- Kultura Integrazio eta Elkarbizitzarako Euskal Zerbitzua, Yapele Beer Thialane Kooperazio Elkartea, Euskal Herriko Federazio Islamiarra, Portugaleteko Komunitate Musulmana, Aldarte- LGTBIentzako Arreta Zentroa eta Ikasketa Txinatarren Elkartea- Luxum, besteak beste.

Euskal Autonomia Erkidegoak beste herrialde eta kultura askotako herritar ugari jaso ditu azken urteotan. Hori dela-eta, kultura-aniztasunaren inguruan hausnartu eta lan handia egiteko beharra ikusi da. Horrela bada, geure egin genuen Euskadiko Inmigrazioaren aldeko Itun Sozialean hartutako konpromisoetako bat: “Etorkin” hitzak gehiegitan berez dakarren bazterketa kutsua gainditu behar dugu, etorkina ez da objektu bailitzan hartu behar, eskubideak dituen pertsona da eta.

Ez baldin badugu berdintasun printzipioa behar bezala aplikatzearen aldeko jarrera irmoa erakusten, etorkinak bertoko biztanleria baino egoera txarragoan bizitzera zigortuko ditugu”. Aurreko konpromiso horren alde gara lanean.

Agiriak berrikuspen eta eta ekarpen gehiago onartzen ditu.

http://www.santurtzi.net/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna/Orrialdeak/default.aspx