BORTIZKERIA MATXISTAREN KONTRAKO GIZONAK

 

Hombres contra la violencia machista

Aurten, bortizkeria matxistaren kontrako gizonen estatu mailako lehen manifestazioaren hamargarren urteurrena izango da. Manifestazioa Sevillan izan zen 2006an. Berdintasunaren aldeko Gizonen Foroko kideek pentsatu dute oso aukera ona dela berriro elkartzeko, urratutako bideaz hausnartzeko eta, batez ere, etorkizunari begiratzeko.

Hurrengo urteetako gizartearen oinarriak ezartzen ari diren une erabakigarrian gaude. Indarkeria matxisten kontrako 7N martxak feminismoak Estatuaren politika eta hauteskundeetako gai zerrenda zehatz zezakeen talde autonomo gisa ikusgai jartzeko balio izan zuen. Mobilizazio jendetsu hauetako gizonen presentzia nabarmena da oso. Gune feminista mistoetan dagoen gizonen parte hartzea gero eta normalizatuago dago eta gizonek duten berdintasunaren aldeko arrazoibidea, nahiz eta gutxik duten eta oso ezaguna ez den, mugimendu feministan sartu da eta gero eta ezagunagoa da, nagusitasun-ereduak, tradizionalak eta berriak kritikatzen lagundu duelako.

Berdintasunaren aldeko Gizonen Foroak uste du urriaren 21 aldera deialdi orokorra berriro egitea ondo legokeela eta Sevilla eskaintzen dute topagune gisa. Aurreko hartan bezala, ekimen hau “mugimendu” honetan parte hartzen dugun gizonok partekatu eta protagonista izatea nahi dute. Ekimena zenbait elkarteri planteatu diete, besteak beste, Berdintasunaren aldeko gizonen sareari eta AHIGE elkarteari, eta parte hartzeko prestutasun eta gogoa adierazi dute.

Duten asmoa honakoa da: hiru eguneko deialdia antolatzea (urriak 20, osteguna, 21, ostirala, eta 22, larunbata) eta une honetan oinarrizkotzat jotzen dituzten hiru gai aztertzea. Lehenengoa “Gizonak eta indarkeria matxistak” izeneko jardunaldia izango litzateke (ostegunean, urriak 20), esperientziei eta sentsibilizazio, prebentzio espezifiko eta berriz hezteko programei ekiteko. Bigarrena indarkeria matxisten kontrako gizonen mobilizazioei buruzkoa izango litzateke; horretarako ekimen eta esperientzia desberdinak jaso nahi ditugu, José Saramagori aitortza egin, haietako baten baten sustatzailea izan zelako (Sevillan eta Montevideon 2006ko manifestazioak barne), eta Indarkeria Matxisten kontrako gizonen Manifestazioa deitu, ostiralean, urriak 21, egiteko. Azkenik, gizonen mugimenduaren presentzia esanguratsua izatea espero dugun horretan, larunbatean, urriak 22, Berdintasunaren aldeko Gizonen Topaketa planteatu nahi dute, etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko.

Ikusten duzuenez, ekimen handizalea da eta horretarako falta duten laguntza guztia eskatzen dute, denborarik izan ez arren, albait azkarren ekin behar zaiolako. Duela hamar urte data bertsuetan izandako gogo beroa eta prestutasuna dute, Saramagok utopia gisa aurkeztutakoa guztion artean errealitate bilakatzeko. Ekimen honen antolaketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileen taldeko kide izateko gogoa adierazi behar dute edo, bestela, izango ditugun eskaintza guztiekin sortu ahal izango dugun laguntza taldeko kidea izateko.

Zuen erantzunen zain.

 

https://fhxi.wordpress.com/2016/04/04/21-octubre-2016-decimo-aniversario/