SANPOR, 25 URTE SANTURTZIKO EMAKUMEEKIN

2016ko apirilaren 7an SANPOR Emakumeen Elkarte Terapeutikoaren sorreraren 25. urteurrena ospatu zen Kresala Aretoan.

1989an Santurtzi eta Portugaleteko emakume-talde batek, hortik dator SAN-POR izena, elkartzea erabaki zuen bakarrik eta arazo psikologikoak direla-eta esperientziak partekatzeko beharra zuten emakumeentzako autolaguntza proiektu bat abian jartzeko. 1991n modu formalean erregistratu ziren.

Hasiera batean kafetegi bateko gela berezi batean elkartzen ziren, gero Santurtziko Udalak lokal bat laga zien Sabino Arana kalean, baina urteen buruan, zenbait aldaketaren ostean, Bizkaia Jaurerria Enparantzan dagoen lokal batean biltzen hasi ziren, hau ere udalarena, lokala beste elkarte batzuekin partekatuz.

35 bat kide dira eta psikologia-gaiak landu ez ezik, txango kulturalak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta abar antolatzen dituzte.

Horrez gain, abesbatza ere badute. Astean behin biltzen dira ensaiatzeko eta adinekoentzako egoitzetan eta erretiratuen etxeetan eskaintzen dituzte emanaldiak

25. urteurrena dela-eta programa zabala antolatu zuten Kresala Aretoan., besteak beste, memoria historikoa, musika, antzerkia eta olerkia gozatzeko aukera izan genuen eta elkartekideek une batean edo bestean elkartearekin harremanetan egon diren hainbat eta hainbat lagunen babesa jaso zuten (emakumeen beste elkarte eta kolektibo batzuk, Osakidetza, udaleko gizarte-zerbitzuak, Prebentzio Zerbitzua, Emakume eta Berdintasun Zerbitzua, Caritas eta beste hainbeste).

Aniversario Sanpor 4Aniversario Sanpor 6 Aniversario Sanpor 5Aniversario Sanpor 3

Santurtziko Udalak eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak bat egin zuten ospakizunarekin eta Aintzane Urkijo alkateak eta Marta Alvarez zinegotziak Pilar Cerro elkarteko buruari sardinera baten figura eman zioten oroigarri gisa.

Aniversario Sanpor 1

Luntx xume batek eta Sanpor abesbatzako kideen ahots ederrek eman zioten ekitaldiari amaiera.

Aniversario Sanpor 2

ZORIONAK SANPOR !!