SANPOR, 25 URTE SANTURTZIKO EMAKUMEEKIN

2016ko apirilaren 7an SANPOR Emakumeen Elkarte Terapeutikoaren sorreraren 25. urteurrena ospatu zen Kresala Aretoan.

1989an Santurtzi eta Portugaleteko emakume-talde batek, hortik dator SAN-POR izena, elkartzea erabaki zuen bakarrik eta arazo psikologikoak direla-eta esperientziak partekatzeko beharra zuten emakumeentzako autolaguntza proiektu bat abian jartzeko. 1991n modu formalean erregistratu ziren.

Hasiera batean kafetegi bateko gela berezi batean elkartzen ziren, gero Santurtziko Udalak lokal bat laga zien Sabino Arana kalean, baina urteen buruan, zenbait aldaketaren ostean, Bizkaia Jaurerria Enparantzan dagoen lokal batean biltzen hasi ziren, hau ere udalarena, lokala beste elkarte batzuekin partekatuz.

35 bat kide dira eta psikologia-gaiak landu ez ezik, txango kulturalak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta abar antolatzen dituzte.

Horrez gain, abesbatza ere badute. Astean behin biltzen dira ensaiatzeko eta adinekoentzako egoitzetan eta erretiratuen etxeetan eskaintzen dituzte emanaldiak

25. urteurrena dela-eta programa zabala antolatu zuten Kresala Aretoan., besteak beste, memoria historikoa, musika, antzerkia eta olerkia gozatzeko aukera izan genuen eta elkartekideek une batean edo bestean elkartearekin harremanetan egon diren hainbat eta hainbat lagunen babesa jaso zuten (emakumeen beste elkarte eta kolektibo batzuk, Osakidetza, udaleko gizarte-zerbitzuak, Prebentzio Zerbitzua, Emakume eta Berdintasun Zerbitzua, Caritas eta beste hainbeste).

Aniversario Sanpor 4Aniversario Sanpor 6 Aniversario Sanpor 5Aniversario Sanpor 3

Santurtziko Udalak eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak bat egin zuten ospakizunarekin eta Aintzane Urkijo alkateak eta Marta Alvarez zinegotziak Pilar Cerro elkarteko buruari sardinera baten figura eman zioten oroigarri gisa.

Aniversario Sanpor 1

Luntx xume batek eta Sanpor abesbatzako kideen ahots ederrek eman zioten ekitaldiari amaiera.

Aniversario Sanpor 2

ZORIONAK SANPOR !!

 

SANTURTZIKO AHOTS ZURIAK ABESBATZA, III. GALA LIRIKO KORALA

 

III. Gala Liriko Korala San Jorgeko jaien markoaren barruan eskainiko da. Apirilaren 16an izango da iluntzeko 20:30ean San Jorge elizan eta bertan Ainhoa MERZERO sopranoak, Roberto PERDIGUERO baritonoak, Alberto SAEZ PUENTE eta Hildegart DE LA ARENA piano-joleek eta Santurtziko Ahots Zuriak Abesbatzak hartuko dute parte. Bakarlari zein talderako errepertorio zabala eskainiko digute, non, besteak beste, zenbait opera-aria (Mozart, Catalani, Guridi, Puccini), oratorioa (Bach, Massenet), zarzuela-erromantzak (Penella, Barbieri, Sorozabal), abesti eta liederrak (Brahms, Schumann, Ginastera), filmetako musika-pieza ezagunak (El mago de Oz, Sonrisas y lágrimas) eta Estesen Misa Brevis-a entzungo ditugun.

Sarrera doan izango da.

Santurtziko ahots zuriak

BORTIZKERIA MATXISTAREN KONTRAKO GIZONAK

 

Hombres contra la violencia machista

Aurten, bortizkeria matxistaren kontrako gizonen estatu mailako lehen manifestazioaren hamargarren urteurrena izango da. Manifestazioa Sevillan izan zen 2006an. Berdintasunaren aldeko Gizonen Foroko kideek pentsatu dute oso aukera ona dela berriro elkartzeko, urratutako bideaz hausnartzeko eta, batez ere, etorkizunari begiratzeko.

Hurrengo urteetako gizartearen oinarriak ezartzen ari diren une erabakigarrian gaude. Indarkeria matxisten kontrako 7N martxak feminismoak Estatuaren politika eta hauteskundeetako gai zerrenda zehatz zezakeen talde autonomo gisa ikusgai jartzeko balio izan zuen. Mobilizazio jendetsu hauetako gizonen presentzia nabarmena da oso. Gune feminista mistoetan dagoen gizonen parte hartzea gero eta normalizatuago dago eta gizonek duten berdintasunaren aldeko arrazoibidea, nahiz eta gutxik duten eta oso ezaguna ez den, mugimendu feministan sartu da eta gero eta ezagunagoa da, nagusitasun-ereduak, tradizionalak eta berriak kritikatzen lagundu duelako.

Berdintasunaren aldeko Gizonen Foroak uste du urriaren 21 aldera deialdi orokorra berriro egitea ondo legokeela eta Sevilla eskaintzen dute topagune gisa. Aurreko hartan bezala, ekimen hau “mugimendu” honetan parte hartzen dugun gizonok partekatu eta protagonista izatea nahi dute. Ekimena zenbait elkarteri planteatu diete, besteak beste, Berdintasunaren aldeko gizonen sareari eta AHIGE elkarteari, eta parte hartzeko prestutasun eta gogoa adierazi dute.

Duten asmoa honakoa da: hiru eguneko deialdia antolatzea (urriak 20, osteguna, 21, ostirala, eta 22, larunbata) eta une honetan oinarrizkotzat jotzen dituzten hiru gai aztertzea. Lehenengoa “Gizonak eta indarkeria matxistak” izeneko jardunaldia izango litzateke (ostegunean, urriak 20), esperientziei eta sentsibilizazio, prebentzio espezifiko eta berriz hezteko programei ekiteko. Bigarrena indarkeria matxisten kontrako gizonen mobilizazioei buruzkoa izango litzateke; horretarako ekimen eta esperientzia desberdinak jaso nahi ditugu, José Saramagori aitortza egin, haietako baten baten sustatzailea izan zelako (Sevillan eta Montevideon 2006ko manifestazioak barne), eta Indarkeria Matxisten kontrako gizonen Manifestazioa deitu, ostiralean, urriak 21, egiteko. Azkenik, gizonen mugimenduaren presentzia esanguratsua izatea espero dugun horretan, larunbatean, urriak 22, Berdintasunaren aldeko Gizonen Topaketa planteatu nahi dute, etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko.

Ikusten duzuenez, ekimen handizalea da eta horretarako falta duten laguntza guztia eskatzen dute, denborarik izan ez arren, albait azkarren ekin behar zaiolako. Duela hamar urte data bertsuetan izandako gogo beroa eta prestutasuna dute, Saramagok utopia gisa aurkeztutakoa guztion artean errealitate bilakatzeko. Ekimen honen antolaketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileen taldeko kide izateko gogoa adierazi behar dute edo, bestela, izango ditugun eskaintza guztiekin sortu ahal izango dugun laguntza taldeko kidea izateko.

Zuen erantzunen zain.

 

https://fhxi.wordpress.com/2016/04/04/21-octubre-2016-decimo-aniversario/