EMAKUMEOK BADITUGU KEXATZEKO HAMAIKA ARRAZOI

Gaur, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina aurkeztu dugu, Emakumeon osasunaren nazioarteko eguna dela medio, maiatzaren 28a.

concentracion euskera

Emakumeon kontzientzia handitu egin da prebentzioaren garrantzian, antisorgailuen erabileran, minbizi ginegologikoarekiko kezkan eta abarretan. Aldizkako berrikusketen inguruko Nazioarteko erakundeen eta adituen gomendioek osasun zerbitzu publikoan asistentzia eskaera handitzea ekarri dute. Hala ere, Osakidetzak ez dio eskari horri erantzun ez giza-errekurtsoen ez eta errekurtso materialen aldetik ere.

Osakidetzako arduradunen arabera “bular-minbizien %80a  era egokian ebazten da hasierako estadioetan antzematen bada”. Lepo-minbiziaren kasuan, “sintomarik gabe garatzen den tumorea da eta horregatik orokorrean egoera aurreratuetan antzematen da. Hori dela eta minbizi hau tratatzea zaila da eta jasaten duenaren bizi-itxaropena txikiagotzen du”. Horrez gain “minbizi mota hauek garaiz aurkitzea gaixotasuna sendatzeko modu bakarra” dela aitortzen dute.

osakidetzan ez dago aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat. Erabaki honek emakumeon osasunarekiko kezka larri eta sakona sorrarazten digu, murrizketa sozialak gero eta bortitzagoak diren honetan, osasun arloan batez ere. E.A.E.-n osasun gastu publikoa B.P.G-aren %5.4a da, Europakoa baino askoz ere baxuagoa, baita Espainiako gastua baino baxuagoa ere, B.P.G.-ko %6.4a dena, Osasun Zerbitzu sozialak eta berdintasunaren Ministerioaren datuen arabera.

Berrikusketak kentzea ezinegona sortzen du emakumeongan. Utero lepoko minbiziaren prebentziorako berrikusketak adin emankorraren hasieratik aurrera egitea eta utero eta mama minbiziarentzako berrikusketak 40 urtetik aurrera egitea  aldarrikatzen dugu. Osasungintza publikoan PREBENTZIOA bermatzeko beharra dagoela ikusten dugu; bai gaixotasunak saihesteko, bai eta gaixotasun hauek ahalik eta lasterren antzemateko eta tratatzeko ere. Izan ere, egungo sistemak gaixotasuna garatuta dagoenean ekiten dio tratamenduari, errekurtso gehiago erabiliz. Aldarrikatzen dugun sistema prebentibo honek, Osakidetzako profesionalei bideratutako formazio feministarekin batera, izaera intimo-sexuleko galderen normalizazioa ahalbidetuko luke, umiliatu edota lotsatuak sentiarazteko beharrik gabe. Zentzu honetan, ezagutzari ekarria egingo lioke, bai eta gure gorputzen inguruko informazio gehiago izateari, osasuntsu nahi eta behar ditugun gorputzak. Emakumeok pairatzen dugun estigma sexualarekin bukatzea ere lagunduko luke. Ez dugu gure gorputzekin inolako negoziorik egin dezaten nahi.

Aniztasun funtzionaldun emakumeok, gaixo asintomatikoak izan hala ez, gure eskubideetan urraketa nabariak pairatzen ditugu, eraikinetan beraietan sartzeko ere arazoak ditugularik, askotan gainontzeko emakumeentzako irisgarriak diren lekuak erabiltzea deuseztatuz. Are, kontsultak ez daude egokituta, esplorazioak egiteko bai altzariei zein ekipamenduari dagokionean.

Ezinbestekoa da osasun arretan, bereziki publikoan, desgaitasun fisiko edota organikodun emakumeon behar espezifikoak kontuan hartu ditzaten, zerbitzua egokitu eta emakume orok aukera berdintasunean erabil dezagun. Izan ere,  Desgaitasundun Pertsonen Osasun Arretarako Dekalogoan lehenengo printzipio gisa azaltzen den moduan, “osasuna eta behar bezalako osasun arreta eraginkorra izatea jendarte demokratiko aurreratuen funtsezko elementua da, oinarri ezinbestekoa baita hiritarren gainontzeko eskubide aitortuak garatu daitezen, bizitza sozial betea eta parte-hartzailea lortzeko. Desgaitasuna duten gizon eta emakumeak ez dira pertsona gaixoak, beste guztiak bezala hiritarrak dira eta osasun arloan bai eta osasun arretan, osasun sistemak agertu daitezkeen berezitasun eta espezialitateak kontuan hartu eta erantzun egin behar die.”

Osakidetzako arduradunek errekurtsoak oso mugatuak direla argudiatzen dute. Hala ere, ez dira hain mugatuak beste gastu ez hain sozialentzako, eta aldiz, badira sexualitate gaietan gure gorputzen gaineko erabakietan, antisortzean eta haurdunaldien borondatezko etetean.

Berriz ere ahalmen ekonomiko gutxiko emakumeak izango gara kaltetuenak.  Osasun publikotik berrikusketak eta tratamenduak kentzean, medikuntza pribatuko kontsultetara jotzen dute hainbat emakumek, ez baitute uko egin nahi beharrezko berrikusketa horiek izateari.

esqueleto

 

Guzti honengatik, emakumeok exijitzen dugu:

  • Aldizkako berrikuste ginekologiko prebentibo eta osoak
  • Antisortze eta Haurdunaldiaren Etete Boluntariorako aukera libre eta doakoa.
  • Aniztasun funtzionala duten emakumeentzako zerbitzu egokituak, irisgarriak eta profesional formatuarekin, behar bezala kalitatezko arreta izan dezaten.
  • Sexualitatearen inguruan informazio, formazio eta heziketa feminista. (Menopausia, harreman sexo-afektiboak, osasun sexual eta birproduktiboa, etab.)
  • Ume, nerabe eta emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako formazio feminista.

Emakumeok kalitatezko osasungintza exijitzen dugu emakume OROren eskura egongo dena. Behar guztiei egokitutako osasungintza eta emakume GUZTIONTZAT eskuragarri.

 Asociación de Mujeres “Alaiak” de Mendi Alde – Rontegi

  • Asociación de Mujeres Neba-Neba de Sestao
  • Bagabiltza
  • Centro Cultural de la Mujer de Mamariga (Santurtzi)
  • “Gorantza” Mujeres por la Salud de Santurtzi
  • Fekoor Comisión de  Mujer por la Igualdad
  • “Iretargi” Barakaldoko Emakume Gazteak
  • Portugaleteko Bilgune Feminista
  • “Marimatraka” Santurtziko Talde Feminista
  • “Amaris” Grupo de Mujeres de Trapagaran 
  • “Andere Bidatz” Portugaleteko Talde feminista
  • “Argitan” Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo
  • Asociaciones Culturales de Mujeres de Sanfuentes,  Gallarta, Las Carreras EMELKA, Muzkiz, Zierbana y “Las Amigas”  de Portugalete

FAMILIA BABESTEKO PROGRAMA, GURASOENGANAKO INDARKERIAN ESPEZIALIZATUA

Maiatzaren 19an, Casa Torre Jauregian, “Familia Babesteko Programa, Gurasoenganako Indarkerian Espezializatua” aurkeztu zen, Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatua.

Aurkezpena Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Esku Hartze Zerbitzuko bi teknikarik egin zuten eta bertan zenbait arlotako langile ugari izan ziren, besteak beste, Ertzaintza, Osakidetza, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza Zentroak, Bake Epaitegiak, Aholkularitza Psikologikoa eta Emakume eta Berdintasun Arloko Aholkularitza taldea, EISIE, Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzua eta abar.

Programa violencia filioparental 2

Badira urte batzuk programa hau abian dagoena, baina azken aldi honetan garrantzi handia hartu du, azken bi urteotan kasuek izugarri egin dutelako gora.

Bai erakusketa eta bai ondorengo debatea interesgarriak izan ziren eta hortaz, bilera oso baliagarria gertatu zen.

Programa violencia filioparental

MAIATZAREN 17A, HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN KONTRAKO NAZIO ARTEKO EGUNA

 

Eguna, 1990eko maiatzaren 17tik ospatzen da.

Helburu nagusiak honakoak dira: homosexualak, lesbianak, bisexualak eta transexualak diren pertsonek pairatzen duten edonolako diskriminazioa salatzeko askotariko ekintzak koordinatzea eta mundu osoan beren eskubideek aurrera egiteko.

Berdindutik, Sexu- eta genero-aniztasunari buruz informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da eta idazki hau etorri zaigu.

 Stop LGTBfobia

***************************************

Maiatzak 17-ko manifestua

Historian zehar arazoak egon dira edozein motatako aniztasuna onartzeko. Beraz, beste aniztasun mota batzuekin gertatzen zen moduan, heterocisexualitate normatiboari eusten ez zion edonor automatikoki alboratua izaten zen. Honek, euren eskemetatik irteten ziren desiraren orientazioak edo/eta nortasun sexualak patologizatzea ekarri zuen, gaixo mentaltzat izateak dakarren guztiarekin, kategori kliniko honetan egoteak dakarzkien eskubide murrizpenak barne.

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea euren gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuen. Horregatik biltzen gara gaur hemen, data hori  oroitzeko eta jarrera LGTBfobiko guztien aurrean gure gaitzespenik handiena erakusteko mundialki  LGTBfobiaren aurkako nazioarteko egun moduan ezagutzen den honetan.

Gaur, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea despatologizatu izanaren 26. urteurrena ospatzen den arren, transexualitatea oraindik ere desoreka mentaltzat jotzen dute. Gainera, bide luzea dago oraindik ere gainontzeko gizartearekiko eskubide parekidetasuna lortu arte, patologizazioak eskubide murrizpen izugarriak ekarri arren, despatologizazioak ez bait zituen berarekin bueltan ekarri. Egia da, hemen, jadanik ezin dela inor kartzelara eraman bere desiraren orientazioa edo nortasun sexualarengatik, baina herrialde ugarietan oraindik ere gertatzen dira horrelakoak, zenbait tokitan heriotza zigorrak eta guzti izanik, norbera dena izateagatik edo norbait maitatzearen delitu hutsarengatik.

Baina guztia ez da beste garai edo leku batzuetako lege eta zigorrak, gaur egun, gure kale eta plazetan agresio LGTBfobikoak pairatzen jarraitzen bait dugu, sexu bereko bi pertsona eskutik heldurik ibiltzeagatik begirada zakarrak, norbaiten nortasuna zalantzan jartzea iseka moduan, mehatxuak, eta baita eraso fisikoak ere. Guzti hauek, desberdinak izateagatik, esan dugun moduan bide luzea bait dugu oraindik ere benetan inklusiboa den bizikidetzara heldu eta aniztasuna balio aberasgarri moduan ikusia izateko, isekarako eta irainerako zerbaiten moduan ikusia izan beharrean