KONTAKETA LABURREN XVII. LEHIAKETA EMAKUMEAREN KONTAKETAK

Ainara Elizondo Lizarraga (Oiartzun – Gipuzkoa 1979) eta Miguel Angel Molina Jiménez (Madril 1971) izan dira Kontakizun Laburrak – Emakumeen Kontakizunen XVII. Lehiaketaren euskara eta gaztelaniazko irabazleak, hurrenez hurren.

Ganadores relatos 2016

Edizio honetan 92 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago, kontakizun gehien 2014an aurkeztu baitziren, 71 hain zuzen.

83 (%90,22) lan aurkeztu dira gaztelaniazko modalitatean, 9, berriz (%9,78) euskarazkoan.

Lanak Estatu osotik heldu dira, nahiz eta gehienak Bizkaitik etorri diren (%37,5) eta gero Madriletik (%9,78). Santurtzitik 12 lan jaso dira, hau da, %15. Lanetako bat Kolonbiatik bidali digute.

Lehiaketan 80 lagunek hartu dute parte, inoiz lan bat baino gehiago aurkeztuta. Parte hartzaile guztietatik 49 (%61,25) emakumeak izan dira eta 31 (%38,75) gizonak. Edizio honetan 42 lagunek (27 emakume eta 15 gizon) hartu dute parte lehiaketan lehenengoz.

Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatzen duen “Kontakizun Laburrak – Emakumeen kontakizunak” lehiaketan 2.400 euro banatzen dira saritan guztira. Epaimahaiak maiatzaren 10ean eman zuen epaia, hurrengo hau hain zuzen:

 Fallo relatos euskera

Accesit relatos

Garazi Basterretxea Barea, Xabier Gonzalez Macizo eta Miguel Ángel Gallo Sánchez

Sari-banaketa maiatzaren 19an egingo da, osteguna, Casa Torre Jauregian 18:30ean. Bertan Maitia Koralak hartuko du parte, bai eta herriko zenbait idazle gaztek ere.