MAIATZAREN 17A, HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN KONTRAKO NAZIO ARTEKO EGUNA

 

Eguna, 1990eko maiatzaren 17tik ospatzen da.

Helburu nagusiak honakoak dira: homosexualak, lesbianak, bisexualak eta transexualak diren pertsonek pairatzen duten edonolako diskriminazioa salatzeko askotariko ekintzak koordinatzea eta mundu osoan beren eskubideek aurrera egiteko.

Berdindutik, Sexu- eta genero-aniztasunari buruz informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da eta idazki hau etorri zaigu.

 Stop LGTBfobia

***************************************

Maiatzak 17-ko manifestua

Historian zehar arazoak egon dira edozein motatako aniztasuna onartzeko. Beraz, beste aniztasun mota batzuekin gertatzen zen moduan, heterocisexualitate normatiboari eusten ez zion edonor automatikoki alboratua izaten zen. Honek, euren eskemetatik irteten ziren desiraren orientazioak edo/eta nortasun sexualak patologizatzea ekarri zuen, gaixo mentaltzat izateak dakarren guztiarekin, kategori kliniko honetan egoteak dakarzkien eskubide murrizpenak barne.

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea euren gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuen. Horregatik biltzen gara gaur hemen, data hori  oroitzeko eta jarrera LGTBfobiko guztien aurrean gure gaitzespenik handiena erakusteko mundialki  LGTBfobiaren aurkako nazioarteko egun moduan ezagutzen den honetan.

Gaur, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea despatologizatu izanaren 26. urteurrena ospatzen den arren, transexualitatea oraindik ere desoreka mentaltzat jotzen dute. Gainera, bide luzea dago oraindik ere gainontzeko gizartearekiko eskubide parekidetasuna lortu arte, patologizazioak eskubide murrizpen izugarriak ekarri arren, despatologizazioak ez bait zituen berarekin bueltan ekarri. Egia da, hemen, jadanik ezin dela inor kartzelara eraman bere desiraren orientazioa edo nortasun sexualarengatik, baina herrialde ugarietan oraindik ere gertatzen dira horrelakoak, zenbait tokitan heriotza zigorrak eta guzti izanik, norbera dena izateagatik edo norbait maitatzearen delitu hutsarengatik.

Baina guztia ez da beste garai edo leku batzuetako lege eta zigorrak, gaur egun, gure kale eta plazetan agresio LGTBfobikoak pairatzen jarraitzen bait dugu, sexu bereko bi pertsona eskutik heldurik ibiltzeagatik begirada zakarrak, norbaiten nortasuna zalantzan jartzea iseka moduan, mehatxuak, eta baita eraso fisikoak ere. Guzti hauek, desberdinak izateagatik, esan dugun moduan bide luzea bait dugu oraindik ere benetan inklusiboa den bizikidetzara heldu eta aniztasuna balio aberasgarri moduan ikusia izateko, isekarako eta irainerako zerbaiten moduan ikusia izan beharrean