GIZONEN BIRIBILA

Urriaren 21ean, estatuko beste hiri batzuetan bezala, Santurtzin “Berdintasun eta indarkeria matxistaren aurkako gizonen elkarretaratzea” egin zen.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izan zen udaletxearen aurreko plazatxoan. Bertan alkatea eta udalbatza osoa izan ziren, bai eta Hijas de la Cruz, Carmelitas eta Kantauri Institutuko ikasleak zein emakumeen eta orokorrean herritarren elkarte eta kolektiboetako ordezkariak ere.

rueda-de-hombres-corporacion

Ramon Garatek eta Iñigo Cobok, Axular institutu eta Santurzineko zuzendariak hurrenez hurren, gaitzespen-adierazpen bat irakurri zuten indarkeria matxistaren aurka eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunerako borrokan gizonek egin dezaketen lanaren alde.

manifiestos-rueda-de-hombres