EDURNE PORTELA SANTURTZIARRA ETA BERAK IDATZITAKO LOS ECOS DE LA VIOLENCIA ENTSEGUA

Oraingo honetan Edurne Portelaren “Los ecos de los disparos: Cultura y memoria de la violencia” saiakera aurkezten dizuegu, Galaxia Gutenberg-ek argitaratutakoa.

Los ecos de la violencia

Edurne Portela (Santurtzi, 1974) Literatuta Hispanikoetan da doktore, Iparreko Carolinako Chapel Hill Unibertsitatean. Lehigh-eko (Pensilvania) unibertsitatean Latinoamerikako eta Espainiako Literatura irakasle titularra izan zen 2015era arte eta Humanities Center-eko zuzendaria. 2016Ko urtarrilean Estatu Batuetako karrerari bukaera ematea eta Espainiara bueltatzea erabaki zuen idazteari ekiteko.

Edurne Portela

Bere lanaren ardatz nagusia indarkeria eta horrek kultura garaikidean izan dituen irudikapenak izan da. “Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women’s Writings” (2009) liburua idatzi zuen, bai eta memoria, lekukotasuna eta fikzioaren arteko harremanari buruzko artikulu akademikoak ere, batez ere kartzela, tortura eta erbesteari buruzko esperientziez idazten duten Argentina eta Espainiako idazleen lanetan. Azken urteotan euskal gatazkari buruzko artikulu batzuk idatzi ditu, bai eta gatazkaren ondorioei aurre egin ahal dien kulturaren beharrari buruz ere.

Azaleko irudi erakargarria Clemente Bernard argazkilari nafarraren lana da eta idazlearen hitzetan “Era pertsonalago batean, zailago eta mingarriagoan eraiki dut. Biktima eta eragileak izan ez garenok gure esku hartzea ere ezinbestekoa izan dela konturatzean datza.”

Edurne Portelak liburu honetan indarkeriaren memoria intimoak eskaintzen ditu eta, gaur egungo literatura eta zinemari buruzko hausnarketen bidez, kultura baten alde egiten du, orainak iraganeko zauriak sendatzen laguntzeko.

Maileguan hartzeko Liburutegi Nagusian.

Bolintxin argitaratuta. Santurtziko liburutegien aldizkari digitala