MARTXOAREN 11n, SKAko ARETO NAGUSIAN MUSIKA, DANTZA ETA POESIA IKUSKIZUN EDERRA IZAN ZEN

Santurtziko Musika Eskolako zuzendaria den Alicia Ubietak koordinatutako ikuskizunean musika eskolako ikasleek eta Aikoa Dantza Estudioko ikasleek, Maria Martínek zuzenduta, eta Mónica Iglesias rapsodak hartu zuten parte. Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren laguntza izan zuen.

Elkarlana burutzen den laugarren urtea izan da eta, urterik urte parte hartzen duten pertsona, abesbatza edo talde batzuk aldatzen badira ere, Emakumeak eta Kulturak bat egiten dute. Formatu hau arte-disziplina hauetan gailendu edo gailentzen diren emakume guztien omenez burutzen da.

 

GURE BLOGAK 2 URTE BETE DITU !!!

Duela 2 urte abian jarri genuen blog hau Santurtziko emakumeengandik, bai eta gizonengandik ere, gertuago egoteko helburuz.

Bi urte hauetan 12.256 bisita jaso ditugu, hau da, 50etik gora eguneko.

Pozik gaude gure zerbitzuan hitzaldiak, solasaldiak, musika, pintura, denetiko tailerrak, mintegiak, erakusketak, artikulu interesgarriak, beste webgune batzuekiko estekak eta blogak aurki daitezkeelako, bai eta udalerriko elkarte eta kolektiboek parte hartzen duten ekitaldi eta topaketa ugari ere. Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta erabilgarriago izango zaigu, parte har dezagun bada!!

 ZORIONAK denoi!!!

MARTXOAREN 19a, BERDINTASUNAREN ALDEKO AITAREN EGUNA

Aitaren eguna, martxoak 19, hurbil dago. Berdintasunaren aldeko gizon-talde batzuk aitatasun eta maskulinitate berriak transmititzen eta ikusgai jartzen saiatzen ari dira duela zenbait urte. Hasi berria bada ere, geldiezina da berdintasunaren aldeko gizonen aldaketa hori.

Hori dela-eta, “Mi papá me cuida. Guía de cuidados infantiles para una nueva paternidad” gidaren aipamena ekarri nahi izan dugu,  bai eta gai honen inguruan interesgarria izan daitekeen blog baten esteka ere. http://papasblogueros.com

ZORIONAK BERDINTASUNAREN ALDEKO AITAREN EGUNEAN!!!!