SANTURTZIKO EMAKUMEEK OMENALDIA EGIN DIOTE MARTXOAREN 8A ETXE-TALDEARI

Santurtziko zenbait Emakume-Elkarte eta Kolektibotako kideek omenaldi xumea egin diote izena estreinatu berri duen “Martxoaren 8a” etxe-taldeari. Ekitaldian udal batzako ordezkari batzuk ere egon dira, Aintzane Urkijo Sagredo alkatea buru.

Natalia Martín Alonsok eta Eneko Polo Albisuak jo duten txalapartaren soinua lagun, Santurtziko elkarteetako hainbat emakume eta herritar elkartu dira gure udalerrian emakume guztiak omentzen dituen plaka bat jarri izana ospatzeko

Aintzane Urkijo Sagredo alkateak, Marta Alvarez Rincón Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia eta udal batzako kideak lagun, emakumeei eskertu die maila guztietan (lana, prestakuntza, soldata eta abar) benetako berdintasuna aldarrikatze aldera, orain arte egindako lan guztia.

Itxaso Lejarza Argiarrok eta Josefi Rodríguez Zabalak, udal langilea eta herriko emakume-taldeetako baten burua hurrenez hurren, emakumeei omenaldi egiten dien plaka hau jarri izana eskertu ez ezik, gogora ekarri zuten indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia erakutsi behar dela, eta animatu egin zuten emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko.

Zugaitza dantza-taldeak eskainitako dantzak kolorea eman zion ekitaldiari eta lore-sorta bana jarri zen Martxoaren 8a etxe-taldea osatzen duten 8 atarietan.

 

Gora emakumeak !!