BERDINTASUNAREN ALDEKO XVIII. JARDUNALDIAK

Kaleko jazarpena eta maitasun erromantikoa dira Kantauri Institutuko ikasleek martxoaren 13tik 20ra landuko dituzten bi gai, Ainhoa Al rifaie Selas berdintasun-hezitzailearen eskutik.

Aurreko astean,Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak programatutako jardueren artean, Ainhoa Al rifaie Selasek hitzaldi interesgarria eskaini zuen Casa Torre Jauregian, zeinetan 40 bat pertsonak kaleko jazarpen-motei, herri eta hirietako ziurtasunari eta prebenitzeko izan daitezkeen jarrerei buruz eztabaidatu ahal izan zuten.

Oraingo honetan, Kantauri Institutuko 4 ikasle talde izango dira, 2 euskaraz eta 2 gaztelaniaz, bi orduko tailerra izango dutenak. Heziketa zentroei eskaini zaien material osagarriaren artean, emakume borrokalariari buruzko film eta film laburrak daude eta material hori erabiliko da emakumearen lanaren garrantzia azpimarratzeko, baita eremu publikoan ere.

BERDINTASUNERANTZ BIDAIA

Santurtziko Emakume Elkarteak eta Mari Matraka Talde Feminista kalera atera ziren patriarkatuak mantendu nahi dituen loturak apurtzeari buruz prestatu zuten ikuskizuna eskaintzera.

 

Gorantza osasunaren aldeko emakumeen taldeak, Mamarigako Emakumeen Kultura Zentroak, Emakume Promozionatuek, Tximista Emakume taldeak, Extremadurako Etxeko emakumeek eta Mari Matraka Talde Feministak, atzo bertaratu ezin izan ziren beste talde batzuen laguntzaz, eskaini zuten ikuskizuna Gernika parkean 13:00etan. Gutxi gorabehera, ordu erdiko iraupena izan zuen ikuskizunak. Hori prestatzeko Casa Torre Jauregian egin zituzten saio batzuk, zeinetan bakoitzak bere ekarpena egiten zuen mezu argia igortzeko: emakumeak aspaldi igo dira berdintasunaren trenean eta bidean beren oraina eta etorkizunaren jabe izan nahi dute.

 Ura eta hotza gorabehera, ekitaldia dantza batez bukatu zuten eta publikoko emakume batzuk ere atera ziren dantzatzera.

 Gora Emakumeak!

 

SANTURTZIKO EMAKUMEEK OMENALDIA EGIN DIOTE MARTXOAREN 8A ETXE-TALDEARI

Santurtziko zenbait Emakume-Elkarte eta Kolektibotako kideek omenaldi xumea egin diote izena estreinatu berri duen “Martxoaren 8a” etxe-taldeari. Ekitaldian udal batzako ordezkari batzuk ere egon dira, Aintzane Urkijo Sagredo alkatea buru.

Natalia Martín Alonsok eta Eneko Polo Albisuak jo duten txalapartaren soinua lagun, Santurtziko elkarteetako hainbat emakume eta herritar elkartu dira gure udalerrian emakume guztiak omentzen dituen plaka bat jarri izana ospatzeko

Aintzane Urkijo Sagredo alkateak, Marta Alvarez Rincón Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia eta udal batzako kideak lagun, emakumeei eskertu die maila guztietan (lana, prestakuntza, soldata eta abar) benetako berdintasuna aldarrikatze aldera, orain arte egindako lan guztia.

Itxaso Lejarza Argiarrok eta Josefi Rodríguez Zabalak, udal langilea eta herriko emakume-taldeetako baten burua hurrenez hurren, emakumeei omenaldi egiten dien plaka hau jarri izana eskertu ez ezik, gogora ekarri zuten indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia erakutsi behar dela, eta animatu egin zuten emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko.

Zugaitza dantza-taldeak eskainitako dantzak kolorea eman zion ekitaldiari eta lore-sorta bana jarri zen Martxoaren 8a etxe-taldea osatzen duten 8 atarietan.

 

Gora emakumeak !!