BLANCA ESTRELLA RUIZ UNGO, CLARA CAMPOAMOR ELKARTEKO PRESIDENTEA SANTURTZIN

2017ko martxoaren 3an, ostirala, Casa Torre jauregian, Clara Campoamor Elkarteko presidenteak Tailer baten aurkezpena egin zuen. Tailerra laster Udaltzaingo, Ertzaintza, Bake epaitegi, Osakidetza, EISE, Oinarrizko Gizarte Zerbitzu, Emakumeen Elkarte eta Lanbideko kideei eta genero-indarkerian eta etxeko indarkerian espezializatutako langileei emango zaie.

Tailerra Genero-indarkeriaren Legearen inguruan Zigor Kodean sortu diren aldaketei buruzkoa izango da.

Maite Iturratek eta Tamara Martinezek, Clara Campoamor Elkarteko abokatuek, eta Asier Fernandezek, elkarte bereko psikologoak, emango dute tailerra.