KONTAKIZUN LABURRAK – EMAKUMEEN KONTAKIZUNEN XVII. LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA

Atzo, 2017ko maiatzaren 17an, Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun zerbitzuak antolatutako Kontakizun Laburrak – Emakumeen Kontakizunen Lehiaketako sari-banaketa izan zen Casa Torre Jauregian.

Aurten 79 lan aurkeztu dira eta haietako 2 epez kanpo aurkeztu direnez, ez dira onartu. 77 lan horietatik 5 euskaraz izan dira eta 72 gaztelaniaz.

Euskarazko saria Oiartzungo Ainara Elizondo Lizarragak jaso zuen. Hondarribian bizi da Euskal Filologian lizentziatua eta ez da Santurtziko saria jasotzen duen lehen aldia. Beste zenbait herritan ere saritua izan da, besteak beste Gordexolan, Hondarribian eta Azkoitian. Diploma eta 600 € jaso zituen.

Euskarazko accesit saria Bilboko Lourdes Unzueta Zamalloarentzat izan zen, aurreko edizioren batean ere saritua izan zenarentzat. Familia-medikua da eta literatura lehiaketa batzuetan izan da sariduna. Diploma eta 300 € jaso zituen.

Herriko idazlearen saria hutsik geratu zen.

Gaztelaniazko irabazlea Orenseko Mª José Carrazoni Fuertes izan zen. Sari ugari jaso ditu eta itzultzailea da. Gaur egun eleberri bat ari da bukatzen. Diploma eta 600 € jaso zituen.

Gaztelaniazko accesit saria Portugaleteko Ana Guzmánentzat izan zen. Ana Malagan bizi da gaur egun. Diploma eta 300 € jaso zituen.

Herriko idazle onenarentzako saria Peio Azkona Carriegasentzat izan zen. Filosofian lizentziatu horrek jasotzen zuen lehen saria eta horrelako lehiaketa batean parte hartzen zuen lehen aldia zen. Diploma eta 300 € jaso zituen.

Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Marta Álvarez Rincón zinegotzia, zeinek euskarazko saria eman zuen, Sonia Cadau zinegotzia, zeinek euskarazko accesit saria eman zuen, eta Marina Gutiérrez Tajada eta Rosa Maria Mielgo Aguirrezabala idazleak izan ziren sari-banaketan.

GARAPEN PERTSONALEKO TAILER BERRIAK BAOBAT ELKARTEKO EMAKUMEENTZAT

Emakumearen Zerbitzua eta Baobat Elkartearen arteko hitzarmenari esker, psikopedagogo eta psikoterapeuta den Aida Cortesek garapen pertsonaleko tailerra emango die talde honetako emakumeei.

Udal zerbitzu hori eta Baobat Elkartearen arteko harremana beti izan bada ona, bi urtetik hona hobetu da talde horretako emakumeei gure inguruko ohituretara arinago eta era eraginkorragoan egokitzen lagunduz.