GENERO-INDARKERIAREN KONTRAKO ERAKUSKETA IBILTARIA

Karmengo jaietan, genero-indarkeriaren kontrako erakusketa izan zen jai-jarduerak burutu ziren kale nagusietan. Erakusketa gaurtik aurrera Santurtziko osasun-zentroetan izango da, San Juan de Dios ospitaletik hasita, zeinen sarreran egongo den ikusgai.

Gaur goizean Marta Álvarez Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko zinegotziarekin batera, OSI Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Osakidetzako kideak izan dira prentsaurrekoan, besteak beste, Elena Uria Etxebarria (Asistentziako Programen Koordinazioa) eta José Luis Martín anaia (San Juan de Dios Ospitale-ordenaren ordezkaria).

Genero-indarkeriaren kontrako kanpainak hilabeteko iraupena izango du, zentro bakoitzean aste betez egongo delarik. San Juan de Dios ospitalean hasiko da eta udalerriko zentroetatik pasatuko da, hurrengo egutegian zehazten den modura:

 

Osasun-zentroa Data
San Juan de Dios ospitalea Azaroaren 6tik 10era
Buena Vista Azaroaren 13tik 17ra
Kabiezes Azaroaren 20tik 24ra
Mamariga Azaroaren 27tik abenduaren 1era

Marta Álvarezek adierazi duen modura, kanpaina bost irudiz dago osatuta. Irudiok jazarpen matxista eta horren osteko biktimaren eta ingurukoen erreakzioa erakusten dute, Santurtziko jaietan abian jarri genuen kontzientziazio bidearekin jarraitzeko.

Osasun-zentroek berebiziko garrantzia dute genero-indarkeria prebenitzeko, sentsibilizazioa burutzeko eta kasuak hautemateko; horregatik, “Udalaren eta bereziki Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloaren eta herritarren osasun integralarekin lotutako baliabide eta zerbitzuen arteko lankidetzaren barruan dago kanpaina”. Bereziki, lankidetza soziosanitario horren lehentasunezko helburuetako bat genero-indarkeria prebenitzea da.

Prebentziorako ekintzen arteko eraginkorrenetako bat sexismoa eta indarkeria matxista adierazten duten egoerak identifikatzea eta agerian jartzea da, kanpainaren paneletan ikusten den bezala. “Gizon eta emakumeen arteko berdintasunezko harremanei buruz hausnartzeko helburua dago, bai eta genero-indarkeria egoera baten aurrean jarduteko konpromiso pertsonala agerian jartzekoa ere” gaineratu du Álvarezek.

Kanpainak “indarkeriaren kontrako borrakaren gaur egungo helburuak azpimarratzen ditu, hots, guztiok aldaketarako erronkak hartu behar ditugula, gizon eta emakumeen arteko berdintasun oso eta eraginkorra lortze aldera gizarteko maila guztietan”.

San Juan de Dios Ospitale-ordenaren ordezkaria eta Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko Anaia nagusia den José Luis Martín anaiak, berriz, irabazi asmorik gabeko ospitale-talde horren “emakumeenganako indarkeriaren kontrako” konpromisoa berretsi zuen gertaratutakoen aurrean. Adierazi zuenez, “pertsonaren duintasun, lagun hurkoarekiko errespetu eta gizarteko harremanetako erantzukizun balioak geure-geureak dira eta geure egiten ditugu; hortik gure konpromisoa. Santurtzi eta ezkerraldeko arlo soziosanitarioko eragileak eta erakunde publikoen (Udala eta Osakidetza) kolaboratzaile fidelak garen neurrian, esker ona eta inplikazioa agertu nahi dugu hilero emakume askoren heriotza eragiten duen sentsibilizazio eta prebentzio ekimen honetan”.

Halaber, Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko plantillaren % 80 baino gehiago emakumeak direla eta Maika Palacios Euskal Herriko osasun pribatuko emakumezko zuzendari-gerente bakarra osasun-zentroan dagoela jakinarazi digu. “Ziur gaude hemendik, gure izaera ospitalarioarekin, asko eman dezakegula indarkeria horren sentsibilizazio, prebentzio eta identifikazioan eta erabateko berdintasunaren alde”, esanez bukatu zuen José Luis Martín anaiak.