EMAKUEAK DESBERDINAK GARA MIOKARDIO-INFARTUAREN AURREAN

Miokardio-infartua emakumeak hiltzeko lehen arrazoia da. Nahiz eta miokardio-infartu gehiago izan gizonen artean emakumeen artean baino, heriotza tasa handiagoa da emakumeen kasuan. Horren arrazoi bat honakoa da, emakumeok denbora gehiago ematen dugula laguntza eskatu arte, ez dakigulako zeintzuk diren emakumeon sintoma espezifikoak.

Bizkaiko Medikuen Elkargoak sustatutako Kanpaina honen helburuak honako hauek dira: emakumeek arrisku kardiobaskularrerako faktoreak zeintzuk diren hobeto jakitea, ohitura kardioosasungarriak hartzen dituzten emakumeen kopurua handitzea eta infartuaren sintoma atipikoak ezagutzera ematea, emakumeengan sarriago gertatzen baitira.

Ondoko mitoak agerian uztea dute helburu:

“Gaixotasun kardiobaskularra gizonen kontua da”

“Emakumeak hormonek babesten dituzte menopausia heldu arte”

Kanpainaren zabalkundea egiteko, sintoma tipikoak eta atipikoak azaltzen dituzten kartelak erabiliko dira. Izan ere, sintoma atipikoak emakumeengan sarriago gertatzen dira eta, askotan, infartua baino, antsietate arazoa dela pentsatzen dute emakumeek. Ondoko bideo honen modukoak ere izango dira eskuragarri: https://youtu.be/xgfoqyRoxCo