AUTOBABES-PLANA TRATU TXARREN EMAILEAREKIN BIZI DIREN EMAKUMEENTZAT

OVGB Boletinan agertutako artikulua.  42. Zk., 2016ko azaroa.

plan-autoproteccion

AUTOBABES-PLANA TRATU TXARREN EMAILEAREKIN BIZI DIREN EMAKUMEENTZAT

Autobabes- eta/edo ihes-planak tresna erabilgarriak dira, ez soilik tratu txarretatik ateratzeko lehen pausoak eman dituzten emakumeentzat, baita gairen bati buruzko informazioa jasotzeko lehen edo bigarren mailako edozein laguntza-zerbitzutara edo -baliabidetara jotzen dutenentzat ere, baldin eta hautematen edo susmatzen bada indarkeria jasaten ari dela

Lehen mailako zerbitzuetara joaten diren emakumeek, oro har, zuzenean eskatzen dute laguntza eta/edo informazioa inguruan jasaten dituzten tratu txarrak direla eta; beste kasu batzuetan, ordea, beste arrazoi batzuengatik (diru-laguntzak eskatzea, etab.) etorritako emakumeak artatzen dira, esku-hartzean tratu txarren emaile batekin bizi diren edo bizi izan diren zantzuak erakusten dituztenak. Halakoetan, artatu duen profesionalak ez daki ziur arrisku egoeran dagoen emakume hori berriro berarekin harremanetan jarriko den, laguntza-ibilbide egoki batera bideratu ahal izateko edota ahalik eta modu sakonenean lagundu ahal izateko. Hainbatetan ez dira itzultzen eta ez da esku hartzeko aukerarik egoten.

Emakume horiek guztiak eguneroko segurtasun-faltara eta arriskura itzultzen dira; are gehiago beren erasotzaileekin bizi badira eta zerbitzuak ez badaki ziur babes-gabezia hori murrizteko tresna zehatz eta eraginkorrak eman ahal izan dizkioten.

Gero eta gehiago egiten dira babesgabetasun hori hobetzeko autobabes-planak, indarkeriatik ateratzeko laguntzaren eta ibilbideen hasierako trantsizio-egoeretan nahiz informazio-eskaerari erantzutean, edo erabiltzaile bat arriskuan dagoelako susmoz jardutean. Erabiltzaileek eta zerbitzuko edo baliabideko profesionalek elkarlanean egiten dute.

Alde horretatik, NBEko eta Europako Batzordeko hainbat erakunderen babespean INPLEMENT proiektuaren esparruan ezarri diren orientazio eta prozeduren bitartez, hainbat prozedura-tresna diseinatu dira arlo guztietarako, eta mota guztietako zerbitzuak ematen dituzte. Zerbitzuak ematen dituztenek bermatu behar dute emakumeek eta neskek banakako plan bat jasoko dutela, euren indarguneetan oinarritua eta arriskuak kudeatzeko estrategiak emango dizkiena.

Esparru honetan gizarte- eta osasun-zerbitzuak emateko jasotako orientabideetan (Psycho-social and Health care services provision, part of multi-sectoral response to GBV. Standard Operating Procedures, 2015ean argitaratua) adierazten denez, beti galdetu behar zaio erabiltzaileari ea indarkeria motaren bat jasaten ari den, berak esan arte itxaron gabe; horrela, lehen neurriak hartzen eta autobabesteko modua ematen has gaitezke.

Oro har, genero-indarkerian espezializatutako bigarren mailako laguntza-zerbitzuek egiten dituzte jarduketa horiek, esku-hartzeen hasieran. Hori hobetzeko, indartu egin beharko litzateke jarduketa, gehiago definituz eta sistematizatuz, eta lehen mailako zerbitzu guztietara hedatu.

Barne Ministerioak emakumeen autobabeserako protokolo bat onartu zuen iazko udan, balioetsitako arrisku-mailen araberako gomendio batzuekin. Protokolo horretan sartzen dira, halaber, indarkeria hasiberri bat egon daitekeela sumatzen denean jarduteko neurriak, eta autobabeserako orientabideak eta ihes-plan bat jasotzen ditu halakoetarako, halakoetan ez baita salaketarik jartzen, normalean.

Ihes-planaren edukia, arrisku handia dagoenerako

Autobabes-planetako neurri gehienak desberdinak izaten dira, emakumeak bere erasotzailearekiko zer egoera duen. Poliziaren protokoloko gomendioak salaketa bat jarri dutelako edo bereizketa-prozesu batean daudelako bizikidetza utzi dutenentzat daude pentsatuta. Hala ere, gomendio batzuek bi egoeretarako balio dute.

Nolanahi ere, lehen mailako laguntza-baliabideetara jotzen duten emakume gehienak ez daude egoera horretan. Genero-indarkerian espezializatutako bigarren mailako laguntza-zerbitzuan ere, emakume asko ez dira irten beren indarkeria-ingurutik, edo prozesuan zehar bikotekide erasotzailearekin itzultzen dira.

Horrelako kasuak asko dira, eta horietan emakumeen eta adingabeen segurtasuna ahal den neurrian hobetzeko, beharrezkoa da zerbitzu guztiak proaktiboak izatea, hala gizarte-zerbitzuen arloan nola osasunaren, hezkuntzaren eta orientazio juridikoaren arloan, arriskuan dagoen emakumeak ihesa ere aurreikusten duen plan bat diseinatu dezan, profesionalen laguntzarekin eta informazioarekin.

Erasotzailearekin bizi diren emakumeentzako proposamenetan jasotako pausoen artean, besteak beste, honako hauek laguntzarekin berrikustea eta hitzartzea agertzen da:

  1. Auzogunean eta inguruan egon daitezkeen aliatuak identifikatzea: senideak, lankideak, lagunak…
  2. Haiekin sorospen-seinale bat adostea, behar denean alarma emateko.
  3. Dokumentazioa eta behar-beharrezkoak diren artikuluak (arropak, sendagaiak, dirua…) prestatzea eta salbu gordetzea, etxebizitza barruan eta/edo etxebizitzatik kanpo.
    Eskura izatea laguntzarako erreferentziak eta telefonoak.
  4. Eskura izatea laguntzarako erreferentziak eta telefonoak.
  5. Aldez aurretik pentsatzea arriskua dela-eta etxebizitzatik atera behar izanez gero eman beharreko pausoak.

Adingabeentzat ere badaude prebentzio-neurriak, eta planaren diseinuan sar daitezke:

Ezkutatzen eta arriskuaz ohartarazten irakastea, eta erraz egitea lortzen duen arte praktikatzea:

  1. Logelatik ateratzea erasoren bat gertatzen denean.
  2. Gelan ixten eta telefonoz abisatzen ikastea.
  3. Amak laguntza hitzartu duen konfiantzazko pertsonei abisatzea.

Laguntza integral baterako adostutako prozeduretan, prozesuak ebaluatzea eta erabiltzaileek eta profesionalek bertan parte hartzea dira oinarrizko ildoetako bi. Prozedura horietan, ebaluazioa egiaztatzeko fitxa bat egoten da, eta hortxe jasotzen dira, zehatz-mehatz jaso ere, autobabes-plana eta hasierako esku-hartze horretan jasotako orientazioak.

Fitxa horretan, ihes-planerako jasotako alderdi zehatzez gain, zerbitzuan argitu diren mezuak jaso behar dira, erabiltzaileak gogoratu ditzan:

  • Ez naiz nire bikotekidearen indarkeria-jokabidearen erantzule, eta nik erabaki dezaket nola hobetu nire eta nire seme-alaben segurtasuna.
  • Hau baino zerbait hobea merezi dut: nik eta nire seme-alabek bizitza seguru bat izateko eskubidea dugu.
  • Indarkeria delitua da eta polizian salatu dezaket.
  • Babes-aginduak badaude, eta badakit nola eskatu.
  • Babesa lortzeko zerbitzuak eta lekuak badaude.
  • Aholkulariak esan dit arazo hau konpontzen jarraitu dezakedala zerbitzu hauen laguntzaz:_____

Segurtasun-plan hau mantendu dezaket nire segurtasuna edo nire seme-alabena arriskuan jarri gabe, modu honetan: _____

Zenbaitetan, zaila izan daiteke, informatzeko soilik edo tratu txarren arazoari heltzeko helbururik gabe etorri bada, emakume batek profesionalarekin prebentzioan lan egiteko erabakia hartzea, baina arriskuan dauden emakumeei aukera hau eskainiz, horretarako prest daudenek aukera gehiago izango dute erasorik jasaten badute arrakastaz edo hobeto atera ahal izateko

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *