BERDINTASUNA NIRE BAITAN ERE HASTEN DA

Emakundek 2017an Berdintasunerako gunea jarri zuen abian, eta jardueren artean autobus ibiltaria zegoen, zein abenduaren 11n Santurtzin izan zen.

Ikasleentzako hausnarketarako gunea da, berdintasun eta sexismoaren eta genero indarkeriaren kontrako borrokari buruz aritzeko. Interes handia du; izan ere, ikasle gazteen artean dauden jarrera sexisten kontra lan egin eta aipatutako indarkeria justifikatzeko edozein modu prebenitu behar da. Indarkeria hori, askotan, lagunak, janzkera edo mugikorra kontrolatuz hasten da. Beste batzuetan, ordea, beste jarrera edo etiketa batzuek mugatu, estereotipo bihurtu eta klonatzen dituzte emakume eta gizonak gure gizartean. Helburua honako hau da: ikasle bakoitzak bere izaera, ezaugarriak, desirak, egitasmoak eta abarrekoak ezagutu, onartu eta balioetsi behar ditu, bai eta nahi eta erabakitzen duen bezala bizitzeko, aldatzeko eta izateko eskubidea ere (beste edozein emakume eta gizonek bezala). San José de Calasanz ikastetxeko Heziketa Zikloetako ikasleak joan ziren arratsaldeko 3etatik 6etara gai horien gaineko prestakuntza jasotzera. Guztira 65 ikasle joan ziren (hiru gelatakoak).

Horren ondoren, herritarrek izan zuten gunean sartzeko aukera eta horrela, Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Berdintasun Zerbitzuaren laguntzaz Emakundek garatutako ekimenaren panel eta azalpenak ikusi ahal izan zituzten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *