Kategoriaren artxiboak: Gizartea

GURE BLOGAK 2 URTE BETE DITU !!!

Duela 2 urte abian jarri genuen blog hau Santurtziko emakumeengandik, bai eta gizonengandik ere, gertuago egoteko helburuz.

Bi urte hauetan 12.256 bisita jaso ditugu, hau da, 50etik gora eguneko.

Pozik gaude gure zerbitzuan hitzaldiak, solasaldiak, musika, pintura, denetiko tailerrak, mintegiak, erakusketak, artikulu interesgarriak, beste webgune batzuekiko estekak eta blogak aurki daitezkeelako, bai eta udalerriko elkarte eta kolektiboek parte hartzen duten ekitaldi eta topaketa ugari ere. Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta erabilgarriago izango zaigu, parte har dezagun bada!!

 ZORIONAK denoi!!!

EZKERRALDEA TA MEATZALDEAren EMAKUME TALDEEN IBILALDIA

Tratu txarrak eta indarkeria sexista (jipoiak, hilketak, bortxaketak, irainak, mikromatxismoak, laidoak, gogokoak ez diren piropoak, publizitate sexista, sexu-jazarpenak, umiliazioak eta zainketaren utzikeriak) emakumeok jasaten ditugun desberdintasun eta bazterkeria egoeren ondorio dira. Hauek jendarteko esparru guztietan gertatzen dira: etxean, lanean, ikastetxean, kalean, internet sarean, gizarte zentruetan, ospitaletan…

Euskal Herrian aurten, 6 emakume  bortizki erahilak izan dira indarkeria matxistaren ondorioz.

Estatu mailan, berriz, 91 emakume erahilak izan dira nahiz eta datu ofizialetan 48 baino ez dituzten zenbatu. Honek hainbat erahilketa ez ikustera eramaten gaitu, feminizidioak ez dira ofizialki aztertzen, eta ikusmolde hori aldatu beharra dago.

Ezkerraldean eta Meatzaldean 400 emakumek Indarkeria psikologikoa zein fisiko Matxista salatu dute 2016ean. Eta aspaldi hontan ezezagunen eskutik indarkeria matxista jasan izan dutenek, oraindik ere gure udalerrietan Puntu Ilunak existitzen direla esaten digute.

Datu hauek ordea arazoaren azala baino ez dute adierazten, oraindik ere erasoen %30 baino ez delako salatzen. Gainera salaketak dituzten kasuak bakarrik kontuan hartzen dira eta honek ikustezin egin ta babesgabe uzten ditu gehiengoa.

 Zelan irauliko dugu egoera hau? Hasteko, lehentasuna eman behar diogu hezkidetzari eta baloreen aldaketa sorkuntzari. komunikabideetatik sexismoa kanporatu behar da eta, lan-eremu parekidea bultzatu. Maitasun harreman eredua ere aldatu behar dugu; horrela, pertsona aske eta parekoak izango gara, indarkeria-sexistaren menpe erori gabe. Rosa Luxemburgok esaten zuen bezala, sozialki berdinak, gizarteki desberdinak eta guztiz libreak izango garen mundu bat osatzera bultzatzen gaituen baloreen aldaketa bilatu behar dugu.

 Aldaketan sakontzeko ezinbestekoa da komunikabideek gurekiko tratua aldatzea, hau da, beste gizaki bezala hartzea eta ez biktima edo sukjektu ahul-babesgabe bezala. Gertaerak behar den moduan azaldubehar dira, ez dugu emakume bortxatu, hil, edo erasotuei buruzko kontakizunik entzun nahi, baizik eta gizon erasotzaile, bortxatzaile, edo hiltzaileei buruz. Eta honela gizarteko errealitatea benetan isla dezaten, emakumeen artean beldurra sortzen ez duen kontakizuna.

 INDARKERIA MATXISTAREN KONTRA……MARTXAN EGONGO GARA DENOK LIBRE IZAN ARTE!!!

“Andere Bidatz” Portugaleteko Talde feminista

 “Argitan” Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea

Asociaciones  Culturales de Mujeres de Gallarta, Ortuella, Zierbana, Muskiz y “Las Amigas” de Portugalete.

Asociación de Mujeres Alaiak de Mendi Alde de Rontegi

Asociación de Mujeres “EMELKA” de Las Carreras

Asociación de Mujeres de Sanfuentes

Asociación de Mujeres “Neba-Neba” de Sestao

Bagabiltza

Centro Cultural de la Mujer de Mamariga (Santurtzi)

FEKOOR Comisión de Mujer por la Igualdad

Gorantza Asociación de mujeres para la salud

Grupo de Mujeres de Trapagaran “Amaris”

“Iretargi” Barakaldoko Emakume gazteak

Portugaleteko Bilgune Feminista

“Marimatraka” Santurtziko Talde Feminista

Portugaleteko Lore More

diptico-marcha-25-n-euskera