Kategoriaren artxiboak: Ikastetxeak

BERDINTASUNAREN ALDEKO XVIII. JARDUNALDIAK

Kaleko jazarpena eta maitasun erromantikoa dira Kantauri Institutuko ikasleek martxoaren 13tik 20ra landuko dituzten bi gai, Ainhoa Al rifaie Selas berdintasun-hezitzailearen eskutik.

Aurreko astean,Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak programatutako jardueren artean, Ainhoa Al rifaie Selasek hitzaldi interesgarria eskaini zuen Casa Torre Jauregian, zeinetan 40 bat pertsonak kaleko jazarpen-motei, herri eta hirietako ziurtasunari eta prebenitzeko izan daitezkeen jarrerei buruz eztabaidatu ahal izan zuten.

Oraingo honetan, Kantauri Institutuko 4 ikasle talde izango dira, 2 euskaraz eta 2 gaztelaniaz, bi orduko tailerra izango dutenak. Heziketa zentroei eskaini zaien material osagarriaren artean, emakume borrokalariari buruzko film eta film laburrak daude eta material hori erabiliko da emakumearen lanaren garrantzia azpimarratzeko, baita eremu publikoan ere.