Kategoriaren artxiboak: Tresnak

EMAKUME UGARI BORROKALARI

Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra.

SomosMuchasMugarikconlogos

Topaketa hau Mugarik Gabek 2010 urtean abiatutako Enfrentamos las Violencias Machistas, Patriarkaturik Gabe denok Jabe kanpainan hasitako prozesuan kokatzen da. Indarkeria matxista guztiak ikuspegi orokor eta egiturazko batekin borrokatzea zen kanpaina honen helburua. Ahalegin honetan egindako ekimen guztietatik eta Emakumeen eskubideen Nazioarteko Auzitegia. Euskal Herria 2013, Viena +20 burutu ostean, agerian utzi zen Estatuan indarkeria hauen egungo egoera salatzeko estrategiak aztertu eta indartu egin behar zirela, bai eta salaketa zein alternatibak lantzeko estrategiak berrikusi eta birdefinitu beharra zegoela ere. Testuinguru honetan sortu zen Herritartasun Aktiboaren Programa lantzeko aukera, indarkeria matxista desagerrarazteko antzeko moldeetan lan egiten duten Estatuko beste erakundeekin batera lan egitea, eragite handiagoa erdiesteko azterketak, estrategiak eta elkarrekin jarduteko aukerak partekatzeko modu bezala. Alor honetan CEIM (Malaga), MZC (Madril) eta Cooperacció (Bartzelona) elkarteekin gabiltza gai honen inguruko zeregina indartu, estrategiak aztertu eta Estatu mailako elkarlana aintzat hartzeko. Horrela, lurralde desberdinetan topaketak burutu eta gero, sistematizazio topaketa hau aurrera eramango dugu Bilbon, aurrekoetan egindako analisia, estrategiak sakondu eta etorkizunera begira egin beharreko elkarlana bateratuko duena.

Informazio gehiago hemen.

EMAKUME KONTAKIZUNAK – KONTAKIZUN LABURREN XIV. LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

 

Entrega de premios 2

Maiatzaren 27an,19:00etan Casa Torre Jauregian  Emakume eta Berdintasun ZerbitzuakSanturtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloa-antolatzen duen Emakume Kontakizunak – Kontakizun Laburren XVI. Lehiaketaren sari-banaketa egin zen.

Ekitaldia Encarni Macizok eta Iñaki López de Muniainek aurkeztu zuten, Axular Institutuko literatura irakaslea eta Emakume eta Berdintasun Zerbitzuko teknikaria hurrenez hurren. Bertan Gizarte Ekintza Arloko zinegotzia den Aintzane Urkijo eta epaimahai kalifikatzailea egon ziren, bai eta euskara-modalitatean saritutako guztiak ere. Gaztelania-modalitatean saritutakoak, berriz, ezin izan ziren bertaratu lan arazoak eta distantzia direla eta. Ekitaldian Maitia Koralaren kantak eta Esteban García de Vicuñaren bakarrizketak gozatzeko aukera izan genuen.

Emakume kontakizunak – Kontakizun laburren XVI. Lehiaketan hurrengo sari hauek banatu ziren:

EMAKUME KONTAKIZUNAK – KONTAKIZUN LABURREN XIV. LEHIAKETAREN

EUSKERA

1. Saria:     Amaia Iriondo Aristondo

Akzesita :   Garazi Basterretxea Barea

Santurtziar idazle:  Edorta Urban Mateos

GASTELANIAZ

1. Saria:  Eva Barro García

Akzesita:   Ana Isabel Espinosa García

Santurtziar idazle :   Alazne Sánchez Romero

  Entrega de premiosentrega de premios 4Entrega de premios 3

Zorionak saritutako guztioi eta animo gainontzeko parte-hartzaileoi.

Santurtziko Udaleko webgunean (www.santurtzi.net) ipuin egileei buruzko iruzkinak eta lan irabazleak irakur daitezke.