“EMAKUMEEN KONTAKIZUNAK” XIX. KONTAKIZUN-LEHIAKETA

Gaur egun indarrean dagoen Santurtziko Berdintasun Planaren helburuetako bat hizkuntza-adierazpena eta literatura-sorkuntza sustatu eta zabaltzea da, horrela jasota baitago aipatu plan horren konpromisoen atalean. Helburu horrekin eta Kontakizun Laburren Lehiaketaren aurreko edizioei jarraipena emanez, berorren XIX. edizioa deitu da.

Zenbait berrikuntza izan dira. Batetik, kategoria berri bat sortu da 13 eta 17 urte arteko neskentzat, eta horretarako irakaskuntza-zentroetan zenbait tailer egingo dira parte hartuko duten emakumeei kontakizuna idazten lagundu eta lehiaketan aurkezteko. Geletako azalpenez gain, aholkularitza-zerbitzua eskainiko da, non aditu batek aholkua eskatu duen parte hartzaile bakoitzaren kontakizunaren zirriborroa aztertuko duen. Aholkularitza doan izango da eta whastapp bidez egingo da 667 268 939 telefono-zenbakira deituta.

Bestalde, 18 urtetik gorako emakumeentzat sormenezko literatura-tailerra sortu da, kontakizun laburrei buruzko teknikak irakatsi eta aholkua emateko helburuz. Santurtziko edozein emakumek eman dezake izena Berdintasun Zerbitzura deituta; tailerra 18:00etatik 20:00etara egingo da astean behin eta azaroaren amaiera aldera bukatuko da. Gainera, edozein emakumek izango du aholkua doan eskatzeko aukera whatsapp bidez.

Santurtzin erroldatuta edo bertoko hezkuntza-zentroetan eskolaratutako emakumeak baino ezin izango dira aurkeztu, prestakuntza eta sarien onurak herriko emakumeek goza ditzaten.

Hona hemen sariak: 500na eta 200na euro kategoria bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuentzat hurrenez hurren. Lau kategoria egongo dira bi aldagaitan oinarrituta: hizkuntza (euskaraz edo gaztelaniaz) eta adina (13 eta 17 urte artean eta 18 urtetik gora).

Parte har ezazue!

Informazioa jasotzeko:

Berdintasun Zerbitzua

Murrieta etorbidea, 22, solairuartea 11. atea

Telefonoak> 94 483 35 66 eta 94 420 58 00 luz. 321

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *