JAIA + ERRESPETUA = DENONTZAT GOZAMENA

 “Jaia+errespetua. Denontzat gozamena” kanpaina, Santurtziko jaiak berdintasunean oinarritutakoak izan daitezen.

CARTEL AYTO FIESTA Y RESPETO corregido

Iaz bezala, aurtengo Karmengo jaietan Jaia+Errespetua = gozamena ziurtatua kanpaina jarriko da abian, zeinen bidez Santurtziko Udalak santurtziarrak zein beste herri batzuetatik datozen herritarrak sentsibilizatu nahi dituen.

Prebenitzea, sentsibilizatzea eta guztiok errespetuan oinarritutako eta edonolako erasorik gabeko jaiak izan ditzagun kontzientzia harraraztea helburuko kanpaina Emakundek sortu du eta Santurtziko Udalak Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren bidez hedatuko du udalerri osoan,  horrela dio Marta Alvarez Rinconek, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko zinegotziak.

Koadrilen eta txosnen ordezkariek, elkarte eta emakumeen kolektiboek, berdintasunaren aldeko gizon taldeko kideek, ordezkari politikoek, talde feministek eta beste gizarte eragile batzuek bat egin dute kanpainarekin eta mezua zabalduko dute herritar guztiengan hel dadin.

pegatina ayto fiesta y respeto corregida

12.000 pegatina eta 450 kartel eta spot bat egin dira. Iragarkian Noa agertzen da, jaietako zapia jantzita duen neska, eta,tarteka, aurreko urteetako irudiak emango dituen pantaila erraldoian ikusi ahal izango dugu. Gastronomia-lehiaketetan Berdintasunaren aldeko amantalak banatuko dira etxeko lanetan erantzukizun-kidetzaren alde.

Indarkeria sexistaren aurkako gida neska – mutilentzat!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *