KONTAKIZUN LABURREN XVI. LEHIAKETA – EMAKUME KONTAKIZUNAK

Amaia Iriondo Aristondo, Garazi Basterretxea Barea eta Edorta Urban Mateos euskarazko modalitatean eta Eva Barro García, Ana Isabel Espinosa García eta Alazne Sánchez Romero gaztelaniazkoan Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatutako Emakume Kontakizunak – Kontakizun Laburren XVI. Lehiaketako saridunak.

Ganadores relatos

 

2015eko maiatzaren 13an Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatzen duen Kontakizun laburren XVI. Lehiaketara aurkeztutako lanen epaimahai kalifikatzailea bilduta, erabaki zuen euskarazko eta gaztelaniazko modalitateen sariak Amaia Iriondo Aristondo eta Eva Barro Garcíari ematea, hurrenez hurren.

Guztira 69 lan, 62 gaztelaniaz eta 7 euskaraz, izan dira edizio honetan sariak jasotzeko hautagaiak.

Estatu osoko erkidegoetatik 39 lan jaso dira, hau da, %62,90, Euskal Herritik, berriz, 22 (%48). Kubatik kontakizun bat (%1,61) heldu da.

Bizkaia izan da lan gehien aurkeztu dituen lurraldea, 12, eta horren ostean Madrileko Erkidegoa, 11.

39 izan dira emakumeek idatzitako kontakizunak (%62,90) eta 23 (%37,10) gizonek idatzitakoak.

Edizio honetan 31 izen berri topatu ditugu, 21 emakumeenak (%67,74) eta 10 gizonenak (%32,26). Gainontzeko 31ek aurreko edizioren batean parte hartu zuten.

Emakume Kontakizunak – Kontakizun laburren XVI. Lehiaketa honek Santurtziko egileei ere ematen die saria, bai eta accesit-ak ere lehenengo saritik hurbil geratu diren lanei.

Hurrengo hau da sarituen koadroa

EUSKARAZ

  1. saria 

Lana : Lorea, Amaia Iriondo Aristondo,  Bilbo (Bizkaia) 1961

Akzesita  

Lana  : Haizearen oroiminaGarazi Basterretxea Barea,                             Getxo (Bizkaia) 1990

Santurtziar idazle 

Lana  : Amaiaren amesgaiztoa, Edorta Urban Mateos,                            Santurtzi (Bizkaia) 1968

 

GAZTELANIAZ

  1. saria 

Lana  :  ComprensiónEva Barro García, Sotrondio-San Martin del Rey Aurelio (Asturias) 1961

Akzesita  

Lana : La MaloraAna Isabel Espinosa García,  Cádiz 1962

Santurtziar idazle

Lana : El coraje de las Otras Alazne Sanchez Romero,                               Santurtzi (Bizkaia) 1991

Sari banaketa maiatzaren 27an izango da, 19:00etan, Casa Torre Jauregian.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *