MARTZOAK 8, SANTURTZIKO KALE BERRIA

Guztira 1.100 santurtziarrek hartu dute parte Udalak antolatutako hauteskundean, zertarako eta herriko zazpi kaleri izena aldatzeko zuten izena frankismoarekin zegoelako loturik eta Memoria Historikoaren Legea betetzeko.

Igandean izan zen bozketa honetan herritarrek aukeratutako izenak Osoko Bilkuran onartu beharko dira, zeinetan  Francisco Francori eta Jorge Vigón ministroari emandako urrezko dominak kenduko zaizkien, Udalak ohar batean jakinarazi duenaren arabera.

Udalaren izenak aldatzeko parte-hartze prozesuaren azken urratsa izan den bozketan herritarrek hiru aukeren artean hautatu behar izan dute kale bakoitzaren izena. Botoak zenbatu ondoren, Mendizabal Kapitaina kalea Itsasalde deituko dela, Calles Eskola Maisu kalea Habana itsasontzia deituko dela eta Víctor Sáez etxe taldea, Emakumeen Nazioarteko Egunaren omenez, Martxoak 8 deituko dela onartuko du Osoko Bilkurak.

Gainera, José María Larrea etxe taldea Serantes deituko da eta Leonor Amezaga kaleari Aldapa izena jarriko zaio. Daniel Pereda eta Ildefonso Arrola kaleak, berriz, Bizkaia etxe taldean eta Juan XXIII kalean sartuko dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *