ELKARTEEN ARTEKO TOPAKETA

Apirilak 16a, Casa Torre Jauregian Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak-Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak eta Santurtziko Emakume Taldeek antolatutako Elkarteen arteko 4. Topaketa izan da.

Oraingo honetan Argitan Elkartea gonbidatu dugu, Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea.

Argitan 2 abril 2015

Elkarteko kide garrantzitsuak diren Karmelek eta Arantzak hainbat elkartetako ordezkariekin hitz egin zuten ordu eta erdi luzez. Hona hemen elkarteak:  Emakume Elkartuak, Sanpor, Mamarigako Emakumeen Kultura Zentroa, ASVI – Asociación de Viudas, Gorantza – Osasunaren aldeko Emakumeak, Promozionatutako Emakumeen Elkartea, Mirabuenoko ehoziri egileak  eta Extremadurako Etxeko emakumeak.

Topaketa hauen helburua ideiak partekatzea eta beste taldeek burutzen duten lana, estrategiak eta interesak ezagutzea da.

Hurrengo topaketa ekainaren lehen astean izango da.

Kontaketa Laburren XVI. Lehiaketa “Emakumearen Kontaketak”

 

mujer-escribiendo-1

Santurtziko Udalak (Bizkaia), Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren bitartez, “Emakumeen kontakizunak” kontakizun laburren XV. lehiaketarako deialdia egin du. Bertan aurkeztuko diren lanetan hurrengo gai hauek jorratu beharko dira: gizon eta emakumeen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna, eta gizarte- zein familia-betebeharretan dituzten erantzunkidetasuna. Edizio honetan, garapenaren Europako Urtea denez, bereziki sarituko dira emakumeak herritarren partaidetzan eta garapenerako laguntzarekin lotutako gaietan duen papera nabarmentzen duten kontakizunak.

Kontsulta ezazu oinarretan.