“SANTURTZIKO HIRIA” EMAKUMEZKOEN XV. TENIS TXAPELKETA

Uztailaren 8tik 16ra Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian “Santurtziko Hiria” Emakumezkoen XV. Tenis-txapelketa izango da kategoria absolutuan.

XV Torneo de tenis

22 tenis-jokalari arituko dira txapelketa honetan eta haien artean junior kategoriako Espainiako aurtengo txapelduna den Cristina Bucsa izango da. Moldavian jaiotako tenislaria Cantabrian bizi da eta Espainiako pasaportearekin jokatzen du.

Cristina Bucsarekin batera zenbait tenislari arituko dira, besteak beste,  Marta Sexmilo, Nafarroako txapelduna eta Txapelketa honetako azken irabazlea bera, eta Ana Román, XIII. txapelketako finalista.

Txapelketan sari handiak egongo dira eta 1250 euro banatuko dira lehen postuetan sailkatutakoen artean. Halaber, Txapeldunarentzat, Bigarrenarentzat eta herriko tenislaririk onenarentzat garaikurrak egongo dira. Txapeldunak, gainera, txapela jasoko du.

Forum Sport, Baobat, Cocacola, Inmobiliaria Mintegui, Tennis You, Kai Alde Kurrusku, EmteSport, Vicrila, Santurtziko Merkatari Batuak eta Unión Integral de Limpiezas S.A. izango dira babesleak.

Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzua txapelketa honetako sustatzailea da. Txapelketa honek beterano izaera lortu du estatu mailako emakumezkoen tenis txapelketen artean.

Sarrera doakoa da eta ikuskizuna bermatuta dago.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *