Etiketaren artxiboak: emakumea

GENERO-INDARKERIAREN KONTRAKO ERAKUSKETA IBILTARIA

Karmengo jaietan, genero-indarkeriaren kontrako erakusketa izan zen jai-jarduerak burutu ziren kale nagusietan. Erakusketa gaurtik aurrera Santurtziko osasun-zentroetan izango da, San Juan de Dios ospitaletik hasita, zeinen sarreran egongo den ikusgai.

Gaur goizean Marta Álvarez Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko zinegotziarekin batera, OSI Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Osakidetzako kideak izan dira prentsaurrekoan, besteak beste, Elena Uria Etxebarria (Asistentziako Programen Koordinazioa) eta José Luis Martín anaia (San Juan de Dios Ospitale-ordenaren ordezkaria).

Genero-indarkeriaren kontrako kanpainak hilabeteko iraupena izango du, zentro bakoitzean aste betez egongo delarik. San Juan de Dios ospitalean hasiko da eta udalerriko zentroetatik pasatuko da, hurrengo egutegian zehazten den modura:

 

Osasun-zentroa Data
San Juan de Dios ospitalea Azaroaren 6tik 10era
Buena Vista Azaroaren 13tik 17ra
Kabiezes Azaroaren 20tik 24ra
Mamariga Azaroaren 27tik abenduaren 1era

Marta Álvarezek adierazi duen modura, kanpaina bost irudiz dago osatuta. Irudiok jazarpen matxista eta horren osteko biktimaren eta ingurukoen erreakzioa erakusten dute, Santurtziko jaietan abian jarri genuen kontzientziazio bidearekin jarraitzeko.

Osasun-zentroek berebiziko garrantzia dute genero-indarkeria prebenitzeko, sentsibilizazioa burutzeko eta kasuak hautemateko; horregatik, “Udalaren eta bereziki Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloaren eta herritarren osasun integralarekin lotutako baliabide eta zerbitzuen arteko lankidetzaren barruan dago kanpaina”. Bereziki, lankidetza soziosanitario horren lehentasunezko helburuetako bat genero-indarkeria prebenitzea da.

Prebentziorako ekintzen arteko eraginkorrenetako bat sexismoa eta indarkeria matxista adierazten duten egoerak identifikatzea eta agerian jartzea da, kanpainaren paneletan ikusten den bezala. “Gizon eta emakumeen arteko berdintasunezko harremanei buruz hausnartzeko helburua dago, bai eta genero-indarkeria egoera baten aurrean jarduteko konpromiso pertsonala agerian jartzekoa ere” gaineratu du Álvarezek.

Kanpainak “indarkeriaren kontrako borrakaren gaur egungo helburuak azpimarratzen ditu, hots, guztiok aldaketarako erronkak hartu behar ditugula, gizon eta emakumeen arteko berdintasun oso eta eraginkorra lortze aldera gizarteko maila guztietan”.

San Juan de Dios Ospitale-ordenaren ordezkaria eta Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko Anaia nagusia den José Luis Martín anaiak, berriz, irabazi asmorik gabeko ospitale-talde horren “emakumeenganako indarkeriaren kontrako” konpromisoa berretsi zuen gertaratutakoen aurrean. Adierazi zuenez, “pertsonaren duintasun, lagun hurkoarekiko errespetu eta gizarteko harremanetako erantzukizun balioak geure-geureak dira eta geure egiten ditugu; hortik gure konpromisoa. Santurtzi eta ezkerraldeko arlo soziosanitarioko eragileak eta erakunde publikoen (Udala eta Osakidetza) kolaboratzaile fidelak garen neurrian, esker ona eta inplikazioa agertu nahi dugu hilero emakume askoren heriotza eragiten duen sentsibilizazio eta prebentzio ekimen honetan”.

Halaber, Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko plantillaren % 80 baino gehiago emakumeak direla eta Maika Palacios Euskal Herriko osasun pribatuko emakumezko zuzendari-gerente bakarra osasun-zentroan dagoela jakinarazi digu. “Ziur gaude hemendik, gure izaera ospitalarioarekin, asko eman dezakegula indarkeria horren sentsibilizazio, prebentzio eta identifikazioan eta erabateko berdintasunaren alde”, esanez bukatu zuen José Luis Martín anaiak.

AURRE EGIN!

Jaietan ere… AURRE EGIN sexu erasoei!!

NESKA! Erasoak aurreikusteko baliabideak:

1.- Ziurtasunez ibili, zenbat eta ziurtasun gutxiago adierazi orduan eta ahulago ikusiko zaituzte. HARTU ZURE ESPAZIOA.

2.- Fidatu zure irizpideaz. Zerbait txarto doala uste baduzu, EKIN. Zuk baino ez dakizu zerbait gustuko duzun edo min eman edo erasotzen dizun. ZEUK ERABAKITZEN DUZU!

3.- Gogoratu “EZ” esateko eskubidea duzula, bai eta ezagunei ere. ZURE GORPUTZA ZEUREA DA.

4.- ONDO MAITE ZAITUENAK MAITASUNEZ MAITE ZAITU, errespetuz tratatuko zaitu.

MUTILA! Erasoak aurreikusteko baliabideak:

1.- Ez zaitez bazterrean geratu! Zeure jokaera ere bada garrantzitsua. EZ IZAN KONPLIZEA, jokatu eta esan “EZ” erasotzaileei.

2.- Neketsua edo nazkagarria izatea ez da ligatzea, ERASOTZEA DA. Ipurdia ukitzea edo gehiegi jasanaraztea ere erasotzea da, bakean uzteko esan dizunean ere.

3.- “EZ” beti EZ da. Emakumeak eskubide osoa du nahi duena eta nahi ez duena erabakitzeko. Ezin duzu bere erabakia hartu.

4.- Drogaren erabilerak eta neurrigabekeriek ez dute erasoa justifikatzen. “Mozkortuta” ere ez utzi inori emakume bat erasotzen.

5.- Kalea, gaua, eguna, jaiak PERTSONA GUZTIEN gozamenerako dira.

NESKAK, zer egin erasoaren aurrean?

1.- Eraso egoeraren aurrean, EGIN OIHU jendearen arreta pizteko.

2.- Gogoan izan BEGIRADA, AHOTSA ETA ZURE GORPUTZA erasotzaileei aurre egiteko ARMAK direla.

3.- Jazartzen edo txarto tratatzen bazaituzte, bilatu lagunen babesa. Bilatu laguntza EZ ZAUDE BAKARRIK!

Tratu txarrak edo sexu erasoa jasan baduzu (saiakeran geratu bada ere):

1.- GOGORATU GARBITUZ GERO, FROGAK galtzen direla.

2.- Deitu konfiantzazko norbait, LAGUNA EDO SENIDEKOA, lagun zaitzaten.

3.- Joan POLIZIA, OSPITALE edo EPAITEGIRA auzitegiko zainketa izateko.

LARRIALDIETARAKO TELEFONOAK:

Santurtziko Udaltzaingoa: 94 461 34 34

24 ordu Santurtzi Emakumea: 669 903 903

24 ordu Eusko Jaurlaritza: 900 840 111

LARRIALDIAK SOS DEIAK: 112

 Nahi duzunean, zatoz Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzura:

94 483 35 66 eta  94 420 58 00 luzp. 864 (8:00etatik 15:00etara)