Etiketaren artxiboak: hezkuntza

BERDINTASUNAREN ALDEKO XVIII. JARDUNALDIAK

Kaleko jazarpena eta maitasun erromantikoa dira Kantauri Institutuko ikasleek martxoaren 13tik 20ra landuko dituzten bi gai, Ainhoa Al rifaie Selas berdintasun-hezitzailearen eskutik.

Aurreko astean,Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak programatutako jardueren artean, Ainhoa Al rifaie Selasek hitzaldi interesgarria eskaini zuen Casa Torre Jauregian, zeinetan 40 bat pertsonak kaleko jazarpen-motei, herri eta hirietako ziurtasunari eta prebenitzeko izan daitezkeen jarrerei buruz eztabaidatu ahal izan zuten.

Oraingo honetan, Kantauri Institutuko 4 ikasle talde izango dira, 2 euskaraz eta 2 gaztelaniaz, bi orduko tailerra izango dutenak. Heziketa zentroei eskaini zaien material osagarriaren artean, emakume borrokalariari buruzko film eta film laburrak daude eta material hori erabiliko da emakumearen lanaren garrantzia azpimarratzeko, baita eremu publikoan ere.

SEXISMOARI AURRE EGITEKO JOLASAK ETA JOSTAILUAK

juegos-y-juguetes-eusk

Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak gida bat argitaratu du, non aholku eta jarraibideak ematen diren sexismoari aurre egiten lagunduko duten jolas eta jostailuak aukeratzeko.

Orokorrean guraso eta beste heldu batzuen zeregina da umeentzako jolas eta jostailu egokiak aukeratzearena.

Jostailuek ba al dute generorik? Berez, jolas eta jostailuek ez dute generorik, baina egia da genero-eredu erreferentzialak sortzen dituztela.

Gidaren bidez hausnarketa eragin nahi da, jolas edo jostailu bat aukeratzen denean ondo pentsatu  dadin eta ez daitezen erosi emakume eta gizonen artean aldeak azpimarratzen dituzten jolas edo jostailuak.