Etiketaren artxiboak: santurtzi

SANTURTZIKO EMAKUMEEK OMENALDIA EGIN DIOTE MARTXOAREN 8A ETXE-TALDEARI

Santurtziko zenbait Emakume-Elkarte eta Kolektibotako kideek omenaldi xumea egin diote izena estreinatu berri duen “Martxoaren 8a” etxe-taldeari. Ekitaldian udal batzako ordezkari batzuk ere egon dira, Aintzane Urkijo Sagredo alkatea buru.

Natalia Martín Alonsok eta Eneko Polo Albisuak jo duten txalapartaren soinua lagun, Santurtziko elkarteetako hainbat emakume eta herritar elkartu dira gure udalerrian emakume guztiak omentzen dituen plaka bat jarri izana ospatzeko

Aintzane Urkijo Sagredo alkateak, Marta Alvarez Rincón Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia eta udal batzako kideak lagun, emakumeei eskertu die maila guztietan (lana, prestakuntza, soldata eta abar) benetako berdintasuna aldarrikatze aldera, orain arte egindako lan guztia.

Itxaso Lejarza Argiarrok eta Josefi Rodríguez Zabalak, udal langilea eta herriko emakume-taldeetako baten burua hurrenez hurren, emakumeei omenaldi egiten dien plaka hau jarri izana eskertu ez ezik, gogora ekarri zuten indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia erakutsi behar dela, eta animatu egin zuten emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko.

Zugaitza dantza-taldeak eskainitako dantzak kolorea eman zion ekitaldiari eta lore-sorta bana jarri zen Martxoaren 8a etxe-taldea osatzen duten 8 atarietan.

 

Gora emakumeak !!

SANTURTZIKO EMAKUME ELKARTEEN BALORAZIO POSITIBOA 2016ko SARDINERA EGUNARI

Santurtziko emakume elkarte eta taldeetako ordezkariak gaur bildu dira eta urriaren batean ospatu zen III. Sardinera Eguna oso ondo baloratu dute.

reunion-valoracion-dia-sardinera

Emakume langile guztiak eta, batez ere, sardineraren figura omendu nahi duen jaian jarduera ugari izan ziren eta milaka lagun bildu ziren.

homenaje-sardinera-2016

Fidela Fraile omendu zuten, 91 urteko sardinera bera. Mamarigako Emakumeen Kultura Zentroko kideei eskerrak eman zizkien han berarekin egoteagatik eta txantxetan ibili zen kide bati “leporatuz”elkartean egiten dituen lan guztiak kopiatzen dizkiola.

dia-de-la-sardinera-puerto

Omenaldiak, lore eskaintza, musika, fanfarreak, Udal Banda, dantzariak, herri bazkaria, abestiak, dantzak, jarduerak uretan, sardinak eta, batez ere, giro ona izan zen egun osoan.

“SANTURTZIKO HIRIA” EMAKUMEZKOEN XV. TENIS TXAPELKETA

Uztailaren 8tik 16ra Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian “Santurtziko Hiria” Emakumezkoen XV. Tenis-txapelketa izango da kategoria absolutuan.

XV Torneo de tenis

22 tenis-jokalari arituko dira txapelketa honetan eta haien artean junior kategoriako Espainiako aurtengo txapelduna den Cristina Bucsa izango da. Moldavian jaiotako tenislaria Cantabrian bizi da eta Espainiako pasaportearekin jokatzen du.

Cristina Bucsarekin batera zenbait tenislari arituko dira, besteak beste,  Marta Sexmilo, Nafarroako txapelduna eta Txapelketa honetako azken irabazlea bera, eta Ana Román, XIII. txapelketako finalista.

Txapelketan sari handiak egongo dira eta 1250 euro banatuko dira lehen postuetan sailkatutakoen artean. Halaber, Txapeldunarentzat, Bigarrenarentzat eta herriko tenislaririk onenarentzat garaikurrak egongo dira. Txapeldunak, gainera, txapela jasoko du.

Forum Sport, Baobat, Cocacola, Inmobiliaria Mintegui, Tennis You, Kai Alde Kurrusku, EmteSport, Vicrila, Santurtziko Merkatari Batuak eta Unión Integral de Limpiezas S.A. izango dira babesleak.

Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzua txapelketa honetako sustatzailea da. Txapelketa honek beterano izaera lortu du estatu mailako emakumezkoen tenis txapelketen artean.

Sarrera doakoa da eta ikuskizuna bermatuta dago.